Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2019ko azaroaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5286

EDIKTUA, guraso-ahala kentzeari buruz bideratutako 464/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Judizioa: 464/2019 prozedura arrunta.

Gaia: guraso-ahala kentzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Emma Guerrero Azañedo.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2019-10-22an. Horren bidez, prozesuari amaiera eman zaio. Hauek dira xedapenak:

EPAITZA

Ezesten da Guerrero Azañedo epaitegietako prokuradoreak, Raquel Colmenarejo Vicente andrearen izenean eta haren ordezkari gisa, aurkeztu duen demanda Carlos Enrique Gómez Gómez jaunaren aurka. Horrenbestez, absolbitu egiten da haren aurka formulaturiko eskaera guztietatik.

Demandatzaileari ezartzen zaizkio prozeduraren kostuak.

Carlos Enrique Gomez Gomez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den bezala.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Donostia / San Sebastián, 2019ko urriaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala