218. zk., 2019ko azaroaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (252 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
5284
EBAZPENA, 2019ko urriaren 23koa, Farmaziako zuzendariarena, Itziar Sarria Quiroga andreari Durangon (Bizkaia) farmazia-bulego bat sortzeko baimena emateko dena.
Itziar Sarria Quiroga andreak eskabidea aurkeztu zuen, Durangon (Bizkaia) udalerrian farmazia-bulego bat jartzeko baimena lortzeko. Eskabide hori aztertu da eta honako oinarri hauek hartu dira aintzakotzat:
EGITATEAK
Lehenengoa.– Osasuneko sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez, Durangoko farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat sortzeko prozeduraren hasiera iragarri zen.
Bigarrena.– Farmazia-bulego horren titulartasuna eskuratzeko merezimenduak balioesteko batzordeko kideak izendatu eta egin beharreko legezko izapideak egin ondoren, 2019ko otsailaren 13an batzorde horrek hartutako erabakiaren bidez, lehiakideen behin betiko zerrenda eta puntuazioaren hurrenkeraren araberako sailkapena (2019ko otsailaren 25eko EHAA, 39. zk.). Zerrenda horretan Gloria Sarria Quiroga zen puntuazio handieneko lehiakidea.
Hirugarrena.– Erabaki hori irmo bihurtu zen, 2019ko martxoaren 25ean.
Laugarrena.– 2019ko maiatzaren 24an, Farmaziako zuzendariak ofizio bat helarazi zion Itziar Sarria Quiroga andreari, eta haren bidez jakinarazi zitzaion ezen, 2019ko maiatzaren 22an, Gloria Sarría Quiroga andreak uko egin diola Durangoko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat jartzeko prozeduran segitzeari, eta, ondorioz, bera dela puntuazio handieneko lehiakidea. Hori dela eta, ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako prozedurari ekin behar zion (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzekoa), eta ohartarazi ezen, xedapen horretan ezarritako epean eskatutako agiri guztiak aurkezten ez bazituen, deialdian parte hartzeari uko egiten ziola esan nahiko zuela.
Bosgarrena.– Itziar Sarria Quiroga andreak 2019ko irailaren 23an baimena eskatu zuen Durangoko udalerrian farmazia-bulego bat sortzeko, 338/1995 Dekretuaren babesean, eta, eskabide horrekin batera, dekretu horren 5. artikuluan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu zuen.
Aurkeztutako agirietan ikusten denez, farmazia-bulego berria helbide honetan dagoen lokalean jarri nahi da: Sasikoa kalea 17, Durangoko farmazia-eremuko 3.1.05 osasun-aldean.
Seigarrena.– 2019ko irailaren 25ean, Farmaziako zuzendariaren ofizio baten bidez espediente honetako interesdunei esan zitzaien espedientean pertsonatzeko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 8. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Zazpigarrena.– Azkenik, Farmazia-arloa antolatzeko buruak, 2019ko urriaren 23an, aldeko txostena egin zuen Itziar Sarria Quiroga andreak aurkeztutako dokumentazioari buruz.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Farmaziako zuzendariak dauka espediente honi buruz ebazpena emateko eskumena; hala ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazia-antolamenduko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan eta Osasun Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 80/2017 Dekretuaren 15. artikuluan.
Bigarrena.– Batetik, Itziar Sarria Quiroga andreak lortu du puntuaziorik handiena merezimenduen balorazioan, Gloria Sarria Quirogak uko egin ondoren; bestetik, farmaziak sortzeko ezarritako prozedurari dagokionez, 11/1994 Legearen 34. artikuluan ezarritako eta 338/1995 Dekretuan garatutako xedapenak bete dira; azkenik, dekretu horren 5. artikuluaren arabera, egiaztatu da lehiakideak agiri guztiak eta eskatutako epean aurkeztu dituela. Horrenbestez, bidezkoa da interesdunari baimena ematea farmazia-bulegoa sortzeko.
Dena dela, 338/1995 Dekretuaren 6. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, baimen horrek baldintza bat izango du: funtzionamendu-baimena ere lortzea.
Horregatik guztiagatik, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Itziar Sarria Quiroga andreari farmazia-bulegoa sortzeko baimena ematea. Berak aurkeztutako agirien arabera, hemen jarriko da farmazia: Durangoko udalerria (Bizkaia), Sasikoa kalea 17.
Bigarrena.– Baimen honek indarra izan dezan, Itziar Sarria Quiroga andreak jardunean jartzeko baimena lortu behar du aurretiaz. Baimen hori eskatzeko, lau hilabeteko epea izango du, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, betiere 338/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Hirugarrena.– Ebazpen honen berri emango zaie interesdunei; era berean, ohartaraziko zaie honek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, ebazpen honen aurka, egoki iritzitako bestelakoez gain, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diotela zuzendaritza honi edo Administrazio eta Finantzazio Sanitarioko sailburuordeari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 24a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.