217. zk., 2019ko azaroaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 3 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5270
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2019ko irailaren 12ko Ebazpena, 19.0075.48.01.01.03 (ST-127/19) espedienteari dagokiona.
Ezinezkoa izan da ebazpen horren jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Adierazitako espedientea Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen batekin bukatu da. Ebazpen horren bidez baiesten da I482019000033314 arau-hauste aktan jasotako zehapen-proposamena; horrenbestez, Varas Díaz, Carmelo enpresari 6.251 euroko zehapena ezartzen zaio, Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 18.3.c) artikuluaren aurkako arau-hauste oso larria egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hura).
Berebat, jakinarazten zaio aipatu enpresari ezen, delako ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Lan eta Gizarte Gaietarako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera, betiere dagokion lurralde historikoko lurralde-ordezkaritzaren bidez.
Enpresari jakinarazten zaio, orobat, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen ez badu, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko duela, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2019-12-28 da, eta, ordainketa egiteko, datu hauek behar dira:
– Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.
– Erakunde igorlea: 04833001-522.
– Erreferentzia: 4819012700237.
– Identifikazioa: 281219.
– Zenbatekoa: 6.251,00 euro.
Hala egin ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da, zehapena kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketarako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.
Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen diren interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 29a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.