217. zk., 2019ko azaroaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5268
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira administrazioarekiko 761/2019 auzi-errekurtso arruntean interesa izan dezaketen hirugarrenak.
Gobernu Kontseiluaren 2017ko irailaren 17ko Erabakiaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, 761/2019 zenbakiarekin prozedura arruntaren bidez izapidetzen ari dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Erabaki horrek ezetsi egiten du 2019ko otsailaren 19ko Erabakiaren kontra aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa, zeinak ebazten baitzuen Kulturako sailburuaren 2012ko otsailaren 29ko Aginduak onartutako lehiaketa publikoa, maiztasun-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak izateko baimena emanez.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoen interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritako betez.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 6a.
Zerbitzu zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.