Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2019ko azaroaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5265

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 316/2018 hitzezko judizioaren ondorioakoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 316/2018 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

Alvaro Alaman Fid-i ediktu bidez jakinaraztea 2019-04-23an prozesu horretan emandako Epaia. Ebazpenaren kopia eskuragarri du bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.

Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko.

Getxo (Bizkaia), 2019ko urriaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala