Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2019ko azaroaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5258

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 7koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2019-2021eko aldirako deialdiko laguntzen balorazio-batzordearen kideen izendapena.

Aztertuta geratu da Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2019-2021eko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko irailaren 11ko Agindua.

Agindu horren 14. artikuluaren arabera, balorazio-batzorde horren osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Ondorioz, hauxe,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

– Abdona Gil Abad andrea, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.

– M.ª Goretti Fariñas Egaña andrea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– Armando Llamosas Rubio jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria; batzordeko idazkari-lanetan jardungo du.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 7a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala