217. zk., 2019ko azaroaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5247
EBAZPENA, 2019ko urriaren 25ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2019ko ekainaren 20ko Ebazpenaren bidez egin zen (2019-07-09ko BOE eta 2019-07-16ko EHAA).
2019ko ekainaren 20ko Ebazpenaren bidez (2019-07-09ko BOE eta 2019-07-16ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Aitor Ercoreca González jauna (NAN: ***7307**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUC8/1-D00148-12. Jakintza arloa: «Makina eta Motore Termikoak». Saila: Makina eta Motore Termikoak. Ikastegia: Bilboko Ingenieritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Hiruelebiduna; Arduraldia: Osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Ingenieritza Termikoa» eta «Zentral Termoelektrikoa».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2019ko urriaren 25a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Erabakia, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.