213. zk., 2019ko azaroaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (262 KB - 3 orri.)
- EPUB (280 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5166
IRAGARKIA, 2019ko urriaren 28koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroko zenbait espedienteren zuzentzeei, ukoei eta bajei buruzkoa.
Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, zitazio honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie Etxebizitzako Arabako Lurralde Ordezkaritzan ager daitezela (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz), bost eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, jakinarazpen pertsonala egiteko. Epe horretan inor agertu ezean ere jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko jarritako epearen muga-egunaren biharamunetik aurrera.
Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 28a.
Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.