213. zk., 2019ko azaroaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5158
EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 461/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: adostasunik gabeko 461/2018 dibortzioa.
Gaia: dibortzioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Idoia Gutiérrez Aretxabaleta.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Doru Azoiteiri, ediktu bidez, prozesu horretan 2019-09-20an emandako epaia jakinaraztea. Epaiaren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta, bertan, osorik aztertu ahal izango du.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean bertan adierazten den eran.
Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-taulan, 2019-09-20ko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko urriaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.