Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2019ko azaroaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5090

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak zenbait espediente irekitzeko eman dituen ebazpen-proposamenak, lege hauetan ezarritakoa haustearekin lotuak: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa (LO 4/2015) eta Segurtasun Pribatuari buruzko apirilaren 4ko 5/2014 Legea Organikoa (SPL).

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Interesdunak 15 egun baliodun izango ditu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik, organo instrukzio-egilean, alegia, Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.

2.– Halaber, espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espedientearen zenbakia adieraziz gero. Horretarako, helbide honetara jo behar dute: Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza, Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2019ko urriaren 25a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala