210. zk., 2019ko azaroaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5086
EDIKTUA, iragazketek eragindako kalteei buruzko 519/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 519/2018 hitzezko judizioa.
Gaia: kalteak iragazketengatik.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Paula Martinez de Pancorbo Sanchez.
Judizio horretan, epaia eman zen 2019-10-10ean, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Getxoko Ibaigane kaleko 15 zenbakiko PK-ko demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Getxo (Bizkaia), 2019ko urriaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.