Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2019ko azaroaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5085

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 156/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 156/2019 seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).

Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Virginia Tejada Fernandez.

Judizio horretan, epaia eman zen 2019-10-23an.

Alfredo Villarroel Siles demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Durango (Bizkaia), 2019ko urriaren 23a.

Justizia Administrazioaren Letradua.


Azterketa dokumentala