210. zk., 2019ko azaroaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5084
EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 57/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 57/2019 adostasun gabeko dibortzioa.
Gaia: adostasun gabeko dibortzioa.
Demandatzailearen prokuradorea: Nerea Ariño Delgado.
Judizio horretan 74/2019 epaia eman da 2019-10-16an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Paul Gallacher demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bulego judizialeko iragarki-oholean argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den bezala.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Bergara, 2019ko urriaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.