210. zk., 2019ko azaroaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5075
EBAZPENA, 2019ko urriaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko 2017ko urtarrilaren 25eko ebazpena aldatzeko dena.
Gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehaztu eta eskumenak eskuordetzen dituen Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen Erabakia 2017ko urtarrilaren 25ean onartu zen (2017ko otsailaren 3ko EHAA).
Erabaki horretako xedapen ataleko bigarren puntuan hau dago jasota: Gobernu taldeko kideen eskumenak eta errektorearen eskumenak eskuordetzea.
Behin sartuta indarrean abenduaren 9ko 19/2013 Legea, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa (2013ko abenduaren 10eko 295 BOEa), beharrezkoa gertatzen da, ondo tramitatzeko arlo horretan gero eta ugariagoak diren eskariak, aldatzea aipatutako erabakia eta beste modu batera idaztea bigarren xedapeneko laugarren puntuko d) paragrafoa. Modu horretara, informazio publikoa eskuratzeko eskariak errektorearen gobernu taldearen funtzionamendu arloetako titularrei helduko zaizkie, eta eskuratu nahi den informazio publikoa daukaten iturriek ebatziko dituzte eskari horiek.
Aldaketa horren ondorioz, oraingo d) paragrafoa aipatu den 4. ataleko e) paragrafoa izatera pasatuko da.
Adierazitakoagatik guztiagatik, eta unibertsitatearen Estatutuetako 178, 180.1 eta 181. artikuluek ematen dizkidaten eskumenen babesean, estatutu horietako 183, 187, 191 eta 198. artikuluetan xedatutakoarekin lotuta, honako hau
XEDATU DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Erabakia, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko dena. Zehatz esanda, erabaki horretako bigarren xedapeneko 4. puntuko d) eta e) paragrafoak aldatzea, modu honetara:
d) Informazio publikoa eskuratzeko eskariak tramitatu eta ebaztea, beren eskumeneko gaiei dagozkienean, bat etorrita Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak dioenarekin, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauek diotenarekin ere. Eskuordetutako eskumen horren babesean hartuko diren erabakiak Idazkaritza Nagusira bidaliko dira, kontrola eta jarraipena egin dezan.
e) Gobernu Kontseiluko kideek eskariak eta errekurtsoak aurkeztu ahal izango dituzte kasuan-kasuan esleitutako arloan eskumena daukaten instantzia edo administrazioetan.
Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, indarrean sar dadin argitaratzen den egunaren biharamunean.
Leioa, 2019ko urriaren 24a.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA LASA.