208. zk., 2019ko urriaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5041
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 1328/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.
Errekurtsoa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 1328/2018 apelazio-errekurtsoa (PZL 2000).
Alderdi apelatzailea: Bijoux Takoua Edimo.
Demandatua: Pablo Ebang Maye.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Nik, Carolina Garcia Goni, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko – 4. Sekzioko Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten dut:
2019ko urtarrilaren 8an epaia eman da, 1328/2018 zenbakiarekin erregistratutako apelazio-erroiluan. Interesdunek bulego judizial honetan dute kopia bat, eskura, oso-osorik haren berri izan dezaten.
Pablo Ebang Maye-ri legeak agindu bezala jakinarazteko balio dezan, ediktu hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitaratzea erabaki da, 2019-01-08ko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulegoan.
Bilbao, 2019ko urriaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.