Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2019ko urriaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5039

AGINDUA, 2019ko urriaren 21ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2019. urteko Euskadi literatura sarien irabazleen eta haien lanen berri ematen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko martxoaren 13ko Aginduaren bidez (2019ko martxoaren 22ko EHAA, 57. zk.), Euskadi literatura sariak arautu eta haietarako dei egiten da, haien zazpi modalitateetan: euskarazko literatura, gaztelaniazko literatura, euskarazko haur eta gazte literatura, euskarazko literatura itzulpena, literatura lanaren ilustrazioa, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera.

2019ko martxoaren 13ko Aginduaren 7.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, saritutako pertsona eta lanak jasota. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea 2019ko Euskadi literatura sarietako zazpi modalitateetan saritutako lanak eta egileak:

– Euskarazko literatura: Irati Elorrieta Aguirre andrea, 2018an Pamiela argitaletxeak argitara emandako «Neguko argiak» izeneko literatura lanagatik.

– Gaztelaniazko literatura: Ramon Eder Labayru jauna, 2018an Renacimiento argitaletxeak argitara emandako «Palmeras solitarias» izeneko literatura lanagatik.

– Euskarazko haur eta gazte literatura: Patxi Zubizarreta Dorronsoro jauna, 2018an Ibaizabal argitaletxeak argitara emandako «Korri, Kuru, korri!» izeneko literatura lanagatik.

– Euskarazko literatura itzulpena: Isabel Etxeberria Ramirez andrea, 2018an Erein & Igela argitaletxeek argitara emandako Alice Munroren «Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak» izeneko lanaren itzulpenagatik.

– Literatura lanaren ilustrazioa: Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko jauna, 2018an Erroa argitaletxeak argitara emandako «AztiHitza» izeneko lanaren ilustrazioengatik.

– Euskarazko saiakera: Juan Carlos Etxegoien Juanarena jauna, 2018an Pamiela argitaletxeak argitara emandako «Etxera bidean» izeneko lanagatik.

– Gaztelaniazko saiakera: Daniel Innerarity Grau jauna, 2018an Galaxia Gutenberg argitaletxeak argitara emandako «Política para perplejos» izeneko lanagatik.

Sarituek, aipatutako 2019ko martxoaren 13ko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 18.000 euro gordin jasoko dituzte. Era berean, 4.000 euro jasoko dituzte goian esandako aginduan aurreikusitako egitekoak egin ostean (itzulpen modalitatean izan ezik).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 21a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala