208. zk., 2019ko urriaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
UNIBASQ-EUSKAL UNIBERTSITATE SISTEMAREN KALITATEA EBALUATU ETA EGIAZTATZEKO AGENTZIA
5024
ERABAKIA, 2019ko urriaren 21ekoa, Unibasq-eko Gobernu Kontseiluarena, zeinaren bidez izendatzen baita Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziako zuzendaria.
Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziari buruzko ekainaren 28ko 13/2012 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoa betez, Unibasq-eko Gobernu Kontseiluaren 2019ko urriaren 21eko saioan erabaki zuten, aho batez, Iñaki Heras Saizarbitoria jauna izendatzea Agentziako zuzendari. 2019ko azaroaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 21a.
Unibasq-eko Gobernu Kontseiluko burua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.