205. zk., 2019ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4973
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 108/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 108/2018 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan 81/2019 epaia eman da 2019-09-30ean.
Pablo Baño Carlos eta Ismael Baño Carlos demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunek jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezakete epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.
Tolosa, 2019ko irailaren 30a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.