Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2019ko urriaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4971

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrietarako adostasunik gabeko 644/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrietarako adostasunik gabeko 644/2015 prozedura.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Ana Carmen Martinez Ruiz.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

– Antonio Alage Maneri ediktu bidez jakinaraztea 2019-10-01ean prozesu horretan emandako epaia. Ebazpenaren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: 2019-10-01eko Epaia jakinaraztea.

PZLko 497.2 artikuluak dioenari jarraikiz, inork ez dakielako non dagoen.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko urriaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala