205. zk., 2019ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (1067 KB - 46 orri.)
- EPUB (1040 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4965
AGINDUA, 2019ko urriaren 1ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez iragarri eta arautzen baitira osasunaren esparruan diharduten profesionalen elkargoek, irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoek 2019ko funtzionamendurako eta langileen etengabeko prestakuntzako jardueren antolaketarako laguntzak.
Biztanleriari osasun-arreta egokia ematea faktore askoren mende dago; horien artean, osasun arloko langileen trebakuntza nabarmentzen da, eta horretarako kalitatezko prestakuntza-prozesua behar da.
Irakaskuntza- eta prestakuntza-jarduera asko kategoria desberdineko entitateen bidez gauzatzen dira. Entitate horien lehentasun-helburuen artean dago euren kideak, partikularki, eta profesional sanitarioak, oro har, arlo zabalagoetan gaitzea. Beraz, lehenengo prestakuntza-zikloa amaitzen dutenean, osasun arloko profesional horiek prestakuntza-jarduerak egin ditzakete, Euskadiko osasun-sisteman lanean dihardutela.
Jarduera horiek bi motatakoak dira. Batetik, arlo honi dagozkion era guztietako ikastaroak eskaintzen dira. Zeregin horretan dihardute osasun arloko profesionalen erakundeek, osasun-instituzioek eta beste erakunde batzuk (besteak beste, elkarte zientifikoek). Bestetik, erakunde horietako asko profesionalen arteko komunikazioa errazteko elkargune gisa bultzatzen dira, eta hala, bilera zientifikoak, ikastaroak, jardunaldiak eta abar antolatuz ezagutza zabaltzen dute.
Deialdi honetan diruz laguntzekoak diren jarduerek Osasun Sailak legealdi honetarako finkatutako ildo estrategikoekin bat etorri behar dute. Ildo horiek esteka honetan deskargatu daitezke, eta, zehatzago, dirulaguntzei buruzko kapitulu bakoitzean aipatzen diren eremuetan.
Beste alde batetik, Osasun Sailaren ustez, erakunde zientifiko profesionalekin elkarlanean aritzea onuragarria eta ezinbestekoa da gaixotasunak dituzten pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko, eta horregatik, garrantzitsutzat jotzen du laguntza ematea osasunaren esparruan diharduten profesionalen elkargoak, irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izango duten edo duten osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak eratzeko edo horiek funtzionatzeko, osasun arloko profesionalei prestakuntza eman diezaieten, beren ezagutza teknikoa eguneratu dezaten edo osasun-ikerketa bultzatu dezaten.
Deialdi hau Osasun Sailaren 2019ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota dago. Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren arabera, arlo sanitarioko profesionalen prestakuntza hartzen da dirulaguntzen jarduera-eremu handienekotzat.
Agindu honetan aurreikusitako jarduerak diruz laguntzeko, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2019ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan horretara bideratutako aurrekontu-kredituetatik datozen baliabide ekonomikoak daude.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren abenduaren 15eko 6/05 Zirkularra, Europar Batasunaren aurrean egin beharreko izapideen kontrolari buruzkoa, kontuan hartuta, deialdi honetan arautzen diren dirulaguntzak ezin dira estatu-laguntzatzat hartu, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko (EBFT) 107.1 artikuluan xedatutakoaren arabera; izan ere, deialdiaren bidez diruz lagun daitezkeen xedeen edo jardueren helburua ezin da jarduera ekonomikotzat hartu, hezkuntza- eta ikerketa-jarduerak direlako.
Kontuak izanik: aplikatzeko oinarrizkotzat jotzen diren manuei dagokienez Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaz onartutako lege horren Erregelamendua; Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen berme eta ordainketen erregimena arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, eta oro har aplikatu behar diren gainerako arauak,
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN ERKIDEAK
1. artikulua.– Xedea.
Agindu honen helburua laguntzen deialdia arautzea da eta laguntzak honako ekintza hauetatik eratorritako gastuak finantzatzeko izango dira:
a) Euskal Autonomia Erkidegoan, jarduera zientifikoaren inguruan, 2019. urtean egingo diren prestakuntza-eta zabalkunde-jarduerak –osasun arloko profesionalentzakoak– antolatzea; bi modalitate izango dira:
1) Bilera zientifikoak antolatzea, hau da, kongresu, sinposium, jardunaldi, mintegi eta hitzaldiak.
2) Ikastaroak eta tailerrak antolatzea.
b) Laguntza ematea osasunaren esparruan diharduten profesionalen elkargoak, irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izango duten edo duten osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak eratzeko edo horiek funtzionatzeko, betiere, erakunde horiek, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izanik, osasun arloko profesionalei prestakuntza eman eta horien ezagutza teknikoa eguneratzen badute edo osasun arloko ikerkuntza bultzatzen badute.
2. artikulua.– Erakunde onuradunak.
1.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako erakunde hauek izan daitezke II., III. eta IV. kapituluetan zehaztutako laguntzen onuradun: dagokien kapituluan deskribatutakoaren arabera bertan adierazitako helburu bakoitzerako laguntzak ematea justifikatzen duten jarduerak egiten dituzten erakundeak edo laguntza horiek ematea legitimatzen duen egoera batean daudenak.
2.– Ezingo dira lege honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako zirkunstantzia hauetako batean dauden erakundeak:
a) Zehapen administratibo edo penala izateagatik dirulaguntzak eta laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu duten elkarteek ezin izango dute deialdian parte hartu epai edo ebazpen irmoak ezarritako aldian. Era berean, ez dute parte hartzerik izango horretarako ezgaitzen dituen debeku legalen bat duten entitateek, sexu-bazterkeriagatik ezarritako debekuak barne.
b) Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskaria egin dutenak, prozeduraren batean kaudimengabekotzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak, salbu eta horretan itun batek eragingarritasuna hartu badu, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta daudenak, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe badago.
c) Errudun deklaratu izanik, hori eragin duen kausa dela-eta, Administrazioarekin egindako kontratu oro suntsitzea eragin dutenak.
d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak honako lege hauetan jasotako kasuren batean badaude: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; abenduaren 26ko 53/1984 Legea, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena, edo, dela Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak badituzte, lege horretan edo Kargu Publikodunen Jokabide-kodea eta haien Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean zehaztutako baldintzetan edo alderdi horiek arautzen dituzten foru-arauetan zehaztutakoetan.
e) Zerga-betebeharren edo Gizarte Segurantzaren aurreko betebeharren betetzea egunean ez dutenak, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak 13.2 artikuluan finkatutako baldintzetan eta Dirulaguntzen Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak finkatutakoetan. Zehazki, Errege Dekretuaren 18. artikuluak zerga-betebeharren betetzea arautzen du; 19. artikulua, berriz, Gizarte Segurantzarekikoez arduratzen da.
f) Egoitza fiskala araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen baten dutenak.
g) Epe exekutiboan dirulaguntzak itzultzeko obligazioen ordainketak eguneratuta ez dituztenak, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorreko Araudiaren 21. artikuluan xedatutako terminoetan.
h) Dirulaguntzak jasotzeko galerazpenek honako egoera hauetan dauden enpresei ere eragingo diete: zuzentzen dituzten pertsonak edo beste zirkunstantzia batzuk direla-eta, pentsa badaiteke pertsona edo zirkunstantzia horiek tarteko izan dituzten beste enpresa batzuen jarraipena edo eratorriak direla –eraldaketa, bat-egite edo ondorengotzaren ondorioz–.
3.– Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten erakunde eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela ofizioz egiaztatuko du Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (EAEONALTB) 50.3 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz. Erakundeak horren aurka espresuki egiten badu, dagozkion dokumentuak aurkeztu beharko ditu.
4.– Goragoko puntuetan, eta oro har, zehaztu diren galarazpenak balioesteari, justifikatzeari, deklaratzeari eta euren helmenari dagokienez, deialdi honetan onuradunen betekizunei buruz zehazten ez diren alderdietan, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan adierazitako guztia aplikatuko da, lege hori oinarrizkoa baita.
3. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura eta organo kudeatzailea.
Laguntzak azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako EAEONALTBaren 51.4 artikuluan adierazitako lehiaketa-prozeduraren bidez emango dira. Horretarako, modalitate bakoitzean aurkeztutako eskaerak konparatuta emango dira laguntzak, euren artean lehentasuna ezartzeko. Lehentasun-ezartze hori egingo da, batetik, agindu honetako dagokion kapituluan eskaera bakoitzerako ezartzen diren balioespen-irizpideen arabera eta, bestetik, balioespen-fasean, gutxienez, gehienezko puntuazioaren erdia lortu duten eskaerei bakarrik esleituz laguntzak, modalitate bakoitzari esleitutako kredituak agortu arte, hala badagokio.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak kudeatuko ditu laguntzok.
4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
1.– 2019. urtean, agindu honetako helburua erdiesteko erabiliko diren baliabide ekonomikoen zenbateko osoa hirurogeita hemeretzi mila laurehun eta bederatzi eurokoa (79.409) izango da. Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik etorriko dira baliabide horiek, eta honelaxe banatuko dira:
– Bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak: hemeretzi mila zortziehun eta berrogeita hamabi (19.852) euro.
– Ikastaroak eta tailerrak antolatzeko laguntzak: hogeita zazpi mila zazpiehun eta laurogeita hamahiru (27.793) euro.
– Erakundeak eratzeko edo horien funtzionamendurako laguntzak: hogeita hamaika mila zazpiehun eta hirurogeita lau (31.764) euro.
2.– Agindu honetan jasotako laguntza-modalitateren bateko deialdia ebaztean soberako baliabiderik badago, horiek honako honetarako erabili ahal izango dira, lehentasun-ordena honen arabera: lehenik eta behin, ikastaro eta tailerretarako laguntzetarako; bigarrenik, erakundeak eratzeko edo horiek funtzionatzeko laguntzetarako, eta hirugarrenik, bilera zientifikoak egiteko laguntzetarako.
Zirkunstantzia hori gertatzen bada, horren berri emango da Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.
5. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa eta diruz lagundu daitezkeen gastuak.
1.– Laguntzen zenbatekoa diruz laguntzekoa den jarduerak lortutako puntuazioaren araberakoa izango da. Hori laguntzen kapitulu bakoitzean zehazten da, zenbatekoaren kalkuluari dagokion artikuluan.
2.– Onartutako eskabideen arteko hurrenkera bat ezarri ostean, modalitate bakoitzeko baremazio-irizpideak aplikatuta lortutako puntuazioetan oinarriturik, dagoen aurrekontua banatzeari ekingo zaio, puntuazio handienekotik txikieneranzko ordenan finantzatuz eskabideak, harik eta modalitate bakoitzari esleitutako kredituak agortu arte.
3.– Emandako laguntza ez da izango, inola ere, eskaerarekin aurkeztutako diru-sarrera eta gastuen balantzean ageri den defizita baino handiagoa.
4.– Diruz lagundu daitezkeen gastuei dagokienez, DLOaren 31. artikuluan eta 29. artikuluan azpikontratatzeko aukeraren inguruan (DEOaren 68. artikuluarekin lotuta) xedatutakoaren araberakoak izan beharko dute.
6. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.
1.– Agindu honen bidez araututako dirulaguntzak ematea bateragarria izango da beste administrazio publiko edo ente publiko zein pribatu batzuek –nazionalek edo nazioartekoek– xede bererako emandako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin, baldin eta, bakarka hartuta edo batera, diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez bada. Hala ere, eskabidean zehaztutako defizitetik gorakoa bada lortutako laguntzen guztikoa, zenbateko horretatik gorakoa Osasun Sailak emandako laguntzatik kenduko da.
2.– Laguntzaren onuraduna den erakundeak xede bererako bestelako laguntzarik lortzen badu, horren berri izan bezain laster, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio.
7. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.
1.– Eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarria (dagokion kapituluan laguntza-modalitate bakoitzerako adierazitakoa) aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2.– Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira; horretarako, Interneteko «euskadi.eus» webguneko laguntzen atalean eskura dagoen formulario normalizatua bete behar da, Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluaren arabera eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 28. artikuluko lehenengo paragrafoaren arabera.
3.– Erakunde onuradunek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta horri erantsi beharreko gainerako agiriak. Orobat, eskabidea aurkeztu izanaren ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluak ezartzen duenari jarraituz.
4.– Erakundeak, eskaeraren bidez, baimena eman ahal izango dio organo kudeatzaileari, dagokion administrazio publikoaren aurrean kontsultatu edo eskatu ditzan erakundearen nortasun-datuak eta, halaber, egiazta dezan administrazio publikoek egindako dokumentuetan agertzen diren eskakizunak betetzen direla. Erakundeak baimena ematen duela ulertuko da, eskaeran ez badu espresuki aurkakoa adierazten. Ez badu baimenik ematen, erakundeak ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu derrigor.
5.– Organo kudeatzaileak behar beste egiaztapen egin ahal izango ditu prozedura legezkoa dela bermatzeko.
6.– Aginduan eskatzen den edo erakunde eskatzaileak aurkeztu nahi duen beste edozein dokumentu euskarri elektronikoan bidali beharko da, aurreko artikuluan deskribatutako prozeduraren arabera.
8. artikulua.– Eskabidea zuzentzea eta hobetzea.
Eskabideak ez baditu betetzen agindu honetan eskatutako baldintzak, hamar egun emango zaizkio erakunde eskatzaileari akatsak konpon ditzan, eta konpondu ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela jakinaraziko zaio. Administrazioak eskabide horiei buruzko berariazko ebazpen bat eman eta jakinarazi beharko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. eta 21. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
9. artikulua.– Eskabideak ebaluatzea.
1.– Aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat sortuko da, zeinaren hasierako osaera agindu honetan emango baita aditzera eta aldaketak EHAAn argitaratuko baitira, interesdunei bertako kideak errekusatzeko eskubidea gauzatzeko aukera bermatzeko, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
2.– Balorazio Batzordearen osaera:
a) Batzordeburua: Miguel Sánchez Fernandez, Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.
b) Bokalak:
– Andoni Arcelay Salazar, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Laguntza Sanitarioko zuzendaria.
– Sebastian Martin Moreno, Osasun Saileko Irakaskuntza eta Lanbide Garapeneko Zerbitzuko burua.
c) Idazkaria: Rafael Andrés Barruso, Osasun Saileko Irakaskuntza eta Lanbide Garapeneko Zerbitzuko laguntzen teknikari arduraduna.
3.– Batzordeak, laguntza-modalitate bakoitzerako aurreikusitako balorazio-irizpideak aplikatuz, formulatu diren eskabideak ebaluatu eta dagokion ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Osasun sailburuordeari.
10. artikulua.– Ebazpena.
1.– Modalitate bakoitzari dagozkion lehiaketa-prozedurak Osasuneko sailburuordeak emandako ebazpenen bitartez erabakiko dira, Balorazio Batzordeak proposatuta, zuzendaritza-organo horrek berak guztiak ebazpen bakarrean biltzeko aukera baztertu gabe.
2.– Prozedura bakoitzean, ematen diren ebazpenek eskatutako laguntzei baiezkoa edo ezezkoa ematen zaien zehaztuko dute; lehen kasuan, laguntzaren onuraduna zer erakunde izango den, bere identifikazio fiskala, diruz lagundutako jarduera edo gertaera eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztu beharko dira. Ukatzen direnen kasuan, berriz, ukatzeko arrazoiak adieraziko dira.
3.– Prozedura bakoitzean hartzen den ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuko da, hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita. Epe hori igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, erakunde interesdunek ulertu ahal izango dute euren eskabidea ezetsi egin dela, Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 25.5 artikuluan xedatutakoari jarraituz, baina horrek ez dio Administrazioari berariaz ebazteko betebeharra kentzen.
4.– Dagokion prozeduraren ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari eta horren aurka erakunde interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan zehaztutakoari jarraituz.
5.– Erakunde onuradunak hamar egun naturaleko epea izango du, laguntzak emateko ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, laguntzari berariaz eta idatziz uko egiteko. Bestela, onartu egin duela ulertuko da.
11. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.
Indarrean dagoen araudiaren arabera aplikatzekoak diren beste betebehar batzuk alde batera utzi gabe, eta, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotakoak, agindu honetan adierazitako dirulaguntzen onuradun diren erakundeek honako betebehar hauek izango dituzte:
a) Jasotako laguntza guztia dirulaguntzaren xede den proiektura bideratzea.
b) Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzaren aurrean agindu honetan finkatutako eskakizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzea, bai eta egin beharreko jarduna egin eta dirulaguntza eman edo erabiltzea eragin duen helburua betetzen duela ere.
c) Eskabidean adierazitako datuetan edozein aldaketa izanez gero, horren berri izan bezain laster Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari jakinaraztea, bereziki, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 48. artikuluan ezarritako bateragarritasun-araubideari eragiten dioten aldaketen kasuan.
d) Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak egin beharreko egiaztapen-jarduketak onartzea, hala badagokio, baita Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egin beharreko finantza arloko beste edozein egiaztapen eta kontrol ere, eta jarduketa horiek egiteko eskatzen zaion informazio guztia ematea.
e) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari jakinaraztea. Horren berri izan bezain laster egin behar da jakinarazpena, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
f) Dirulaguntzak onartu edo ezesteari buruzko ebazpena eman aurretik, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatzea.
g) Jasotako dirulaguntza zertan erabili den egiaztatzeko dokumentuak gordetzea, edozein euskarritan daudela ere, egiaztapen- edo kontrol-jarduerak egin ahal izateko.
h) Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren laguntza finantzarioa berariaz adieraztea, diruz lagundutako jarduera aditzera ematen duen dokumentazioan edo jardueraren emaitza gisa egiten diren memorietan, argitalpenetan edo komunikazioetan.
i) Jasotako funtsak itzultzea, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotzen diren kasuetan.
j) Programetan, argitalpenetan eta abarretan generoaren eta berdintasunaren ikuspegiak barneratzea, eta ez hizkuntzaren ez irudien erabileran elementu diskriminatzailerik ez jasotzea.
k) Halaber, erakunde onuradunek diruz lagundutako jarduerek finantzazio publikoa jaso dutela adierazteko neurriak hartu beharko dituzte, eta, orobat, kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainontzeko dokumentuak behar bezala auditatuta eduki beharko dituzte, merkataritzako eta sektoreko legeri aplikagarriak exijitutako baldintzetan, hala badagokie, eta horrekin batera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. artikuluan finkatutako gainontzeko eginkizunak bete beharko dituzte, lege hori oinarrizkoa baita.
12. artikulua.– Ordainketa.
Onartutako laguntzak ordainketa bakarrean emango dira, modalitate bakoitzerako aurrerago zehazten diren epemuga eta baldintzen arabera.
13. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.
Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa izanez gero, eta nolanahi ere, aldi berean beste administrazio batzuen edo erakunde publiko zein pribatuen laguntzak nahiz dirulaguntzak lortuz gero, eta, kasuan-kasuan, helburu horietarako edonolako diru-sarrerak edo baliabideak, dirulaguntza emateko ebazpena alda daiteke, baina, betiere, laguntzaren onuradun izateko eskakizunak betetzen badira. Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak izango du gutxitze-espedientea hasteko eta izapidetzeko eskumena, eta Osasuneko sailburuordeak hura ebaztekoa.
14. artikulua.– Ez-betetzeak.
1.– Betebeharrak betetzen ez dituen entitate onuradunak eman dioten laguntza jasotzeko eskubidea galduko du. Eskubide hori galdu dela deklaratzeak berekin dakar jasotako zenbatekoak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko betebeharra, bai eta sortutako berandutze-interesak ere, ordainketa egin zen unetik laguntza itzuli beharra erabakitzen den egunera artekoak.
2.– Agindu honen 11. artikuluan adierazten den edozein betebehar bete ezean, jasotako laguntza itzuli beharko da. Artikulu horretan aurreikusi gabeko gaietan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 eta 53.2 artikuluetan xedatzen diren itzulketa-arrazoiak aplikatuko dira, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluko arrazoiak ere –azken hori Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 91., 92. eta 93. artikuluen bidez garatzen da–.
3.– Agindu honen 6. eta 13. artikuluetan xedatzen denaren arabera, halaber, jasotako laguntza itzuli beharko da emandako laguntzaren zenbatekoak –bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin batera– diruz lagundutako proiektuaren kostua gainditzen duenean. Kasu horretan, aipatutako kostuari dagokionez soberan jasotako zenbatekora eta dagozkion berandutze-interesetara mugatuko da itzultzeko betebeharra.
4.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero, 13. artikuluan aipatua, laguntzaren parte bat itzuli beharko du erakunde onuradunak; betiere, jarduera osorik gauzatu ez arren, nabarmen hurbildu bada helburu horretara, eta egiaztatzen badu bere konpromisoak betetzen irmo ahalegindu dela. Baldintzetan egindako aldaketak ez dira inola ere onartuko, egindako jarduera bat ez badator deialdiaren 1. artikuluan adierazitako xedearekin, ez eta proiektuaren beraren xedea betetzen ez badu ere. Halakorik gertatuz gero, laguntzaren aldaketa-ebazpenaren arabera laguntzari dagokion zenbatekotik gora jasotakoa itzuli beharko da. Laguntza-ildo bakoitzari dagokion artikuluan zenbatekoa finkatzeko erabilitako irizpideei jarraituz emango da aipatutako ebazpena.
5.– Osasuneko sailburuordearen bitartez hasi eta burutuko da itzulketa-prozedura, beharrezko prozesuko izapideak egin eta gero. Prozedura abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera izapidetuko da. Horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermea eta itzulketak arautzen dira eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta eginbeharrak ezartzen dira.
6.– Itzultzen diren diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira ondorio guztietarako.
II. KAPITULUA
BILERA ZIENTIFIKOAK ANTOLATZEKO LAGUNTZAK
15. artikulua.– Xedea.
1.– Laguntza modalitate honen helburua hauxe da: 2019. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan, osasun arloko profesionalen artean egin diren osasun arloko jarduera zientifikoak hedatzeko bileren antolaketa finantzatzen laguntzea –hau da, aurrez aurreko kongresuak, sinposioak, jardunaldiak, mintegiak eta hitzaldiak–. Modalitate honetarako erabiliko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoa hemeretzi mila zortziehun eta berrogeita hamabi (19.852) eurokoa izango da.
2.– Kapitulu honetan diruz laguntzekoak diren bilerek Osasun Sailaren legegintzaldi honetarako ildo estrategikoekin bat etorri behar dute –honako esteka honetan deskargatu daitezke–, eta, bereziki, profesionalei arlo hauetan trebakuntza ematekoak:
Osasunaren kudeaketa: osasun-kostuen eta ospitale-kostuen kudeaketa eta kontrola, marketina, giza baliabideak, osasun-zerbitzuen produktibitatea eta plangintza, kalitatearen kontrola, arreta soziosanitarioa, osasuneko langileen arriskuak, osasun-erakundeen motak, osasuna kudeatzeko politikak, plangintza estrategikoa, zerbitzu sanitarioen ikuskapena eta kudeaketaren tratamendu informatikoa.
Osasun publikoa: tresna metodologikoak (estatistika eta epidemiologia); plangintza eta ebaluazioa (beharra, eskaintza eta eskaria, eraginkortasuna, efizientzia, efektibitatea, eta ekitatea, adierazleak; gaixotasunen aurreko prebentzio eta babeserako estrategiak; osasunaren sustapena).
Zaintza aringarriak: alderdi kulturalak, sanitarioak, psikosozialak, legezkoak eta etikoak; eskaintzara bideratutako zerbitzuen kudeaketa; ikerketa, sintomen kontrola eta erabakiak hartzea.
Familia eta komunitateko medikuntza: horren garapena sustatzea eta promozionatzea.
Arreta integratua: osasun-zainketak antolatzea, pazienteengan osasun-emaitzak hobetzea helburutzat hartuta, bereziki, asistentzia-prozesuak integratzearen bidez eta Euskadiko Arreta Integratuaren Planak adierazi bezala.
Suizidioa Prebenitzeko Estrategia.
Euskadiko Plan Onkologikoa.
16. artikulua.– Erakunde onuradunak.
Honako hauek jaso ahal izango dituzte modalitate honetako laguntzak: osasunaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteek, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoek eta osasun-alorreko profesionalen elkargoek.
17. artikulua.– Eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.
1.– Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Osasun Sailak «www.euskadi.eus» webgunean duen egoitza elektronikoko laguntzen atalean eskuratu daitekeen formulario normalizatuaren bidez, Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluari eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 28. artikuluaren lehenengo paragrafoari jarraikiz.
2.– Eskabidean, erantzukizunpeko adierazpen hauek jasoko dira:
a) Beste edozein administraziok edo erakundek –publikoa zein pribatua izan– helburu bererako ematen dituen dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatuz eta, hala badagokio, eskuratuz gero, horren berri emango dela.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, horren erakunde autonomoek edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi diren eta amaitu gabe dauden itzulketa- edo zehapen-prozeduretan sartuta ez dagoela egiaztatzea. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak erakunde onuradunei emateko eta, dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, horren erakunde autonomoek edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako edozein zehapen-prozedura, antzeko beste laguntza edo dirulaguntza batzuk eman izanaren inguruan hasitakoak.
c) Egiaztatzea erakunde eskatzaileak ez duela zehapen administratibo edo penalik jaso, dagokion epaiak edo ebazpen irmoak ezartzen duen epean laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen diona, edo ez dagoela horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean jasota dagoen debekua barne.
d) Eskabidean eta harekin batera doazen agirietan jarritako datuak benetakoak direla, eta erakundeak indarreko legedian laguntzen onuradun izateko ezarritako betekizunak betetzen dituela.
e) Erakundea legeak agindu bezala eratuta eta erregistratuta dagoela dagokion erregistro publikoan (erregistroa, erregistro-zenbakia eta erregistratzea zein egunetan egin zen adierazita).
f) Erakunde eskatzaileak ibilbide bat egina duela emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan, edo bere kideek prestakuntza dutela genero-gaietan.
3.– Agindu honetan aipatutako erantzukizunpeko adierazpenetan jasotako datu guztiak egiazkoak direla egiaztatu beharko da beren burua onuradun izateko aurkezten dutenek ordeztutako agiriak aurkeztuz edo erakunde kudeatzaileari horiek egiaztatzeko baimena emanez, dena delako laguntza edo dirulaguntza emateko prozedura ebatzi aurretik.
4.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.
5.– Eskabidearekin batera (I. eranskina), honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Bilera zientifikoak antolatzeko laguntza-eskabidearen eranskina (IV. eranskina).
b) Bilera antolatzearen helburuak eta bileraren balantze zientifikoa biltzen dituen memoria bat, bertaratutakoei emandako materiala barne. Material hori aurkezteko, edukia ikusteko aukera emango duen esteka elektroniko bat txertatu daiteke memoria horretan.
c) Bileraren egitaraua eta deskribapen-memoria. Gizonen eta emakumeen egoeran duen eragina ezagutzeko, informazioa sexuaren arabera bereizita emango da memoria horretan, hala badagokio, betiere.
d) Hizlari nagusien izenak jasotzen dituen agiri bat, baldin eta programan jasota ez badago.
e) Diru-sarreren eta gastuen balantze zehatza (VII. eranskina).
18. artikulua.– Esleitzeko irizpideak.
1.– Laguntzen esleipena honako irizpide hauetan oinarriturik eta haztapen honekin egingo da:
a) Egintzaren interes zientifikoa, tipologiaren arabera; kongresuak 30 punturekin baloratuko dira, eta gainontzeko bilerak 15 punturekin.
b) Bileraren helburuak bat etortzea Osasun Sailak legealdi honetarako ezarritako ildo estrategikoekin (agindu honen azalpenen atalean adierazitakoak), eta, batez ere, profesionalei arlo hauetan emandako prestakuntzarekin:
Osasunaren kudeaketa: osasun-kostuen eta ospitale-kostuen kudeaketa eta kontrola, marketina, giza baliabideak, osasun-zerbitzuen produktibitatea eta plangintza, kalitatearen kontrola, arreta soziosanitarioa, osasuneko langileen arriskuak, osasun-erakundeen motak, osasuna kudeatzeko politikak, plangintza estrategikoa, zerbitzu sanitarioen ikuskapena eta kudeaketaren tratamendu informatikoa.
Osasun publikoa: tresna metodologikoak (estatistika eta epidemiologia); plangintza eta ebaluazioa (beharra, eskaintza eta eskaria, eraginkortasuna, efizientzia, efektibitatea, eta ekitatea, adierazleak; gaixotasunen aurreko prebentzio eta babeserako estrategiak; osasunaren sustapena).
Zaintza aringarriak: alderdi kulturalak, sanitarioak, psikosozialak, legezkoak eta etikoak; eskaintzara bideratutako zerbitzuen kudeaketa; ikerketa, sintomen kontrola eta erabakiak hartzea.
Familia eta komunitateko medikuntza: horren garapena sustatzea eta promozionatzea.
Arreta integratua: osasun-zainketak antolatzea, pazienteengan osasun-emaitzak hobetzea helburutzat hartuta, bereziki, asistentzia-prozesuak integratzearen bidez eta Euskadiko Arreta Integratuaren Planak adierazi bezala.
Suizidioa Prebenitzeko Estrategia.
Euskadiko Plan Onkologikoa.
Gorago aipatutako arloei buruzko bilerei 35 puntu emango zaizkie, eta 20, ordea, Osasun Sailaren legealdi honetarako ildo estrategikoetan adierazitako bestelako gaiei buruzko bilerei.
c) Bertaratutakoen kopurua. Bertaratutako 20 laguneko multzo bakoitzeko puntu bat emango da, eta gehienez, 10 puntu.
d) Hizlarien kopurua. Hizlari bakoitzeko puntu 1 emango da, eta gehienez, 10 puntu.
e) Eragin-eremua: nazioartea 15 puntu, Estatua 10, EAE edo hori baino txikiagoa 5 puntu.
19. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa.
1.– Ezarritako lehentasun-ordenaren arabera, laguntza honako baremo honen arabera kuantifikatuko da, artikulu honen 2. zenbakian adierazitako mugak gainditu gabe, esleitutako kredituak agortu arte:
a) Lortutako puntuazioa 85 puntutik 100era bitartekoa bada, eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuko defizitaren ehuneko 60 finantzatuko da.
b) 75 puntutik 84ra bitartekoa bada, ehuneko 50 finantzatuko da.
c) 60 puntutik 74ra bitartekoa bada, ehuneko 40 finantzatuko da.
d) 50 puntutik 59ra bitartekoa bada, ehuneko 30 finantzatuko da.
e) Balorazioan gutxienez 50 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira finantzatuko.
2.– Kongresuak antolatzeko emango den laguntza ez da izango 5.400 eurotik gorakoa. Modalitate honetan aurreikusitako gainontzeko egintzetarako 3.000 euro emango dira, gehienez. Eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuan jasotzen den defizita baino handiagoak badira zenbateko horiek, aurrekontuko defizitaren zenbatekoa ordainduko da, agindu honen 5. artikuluaren 3. zenbakian zehaztutakoari jarraituz.
3.– Emango den laguntza kuantifikatzeko, gastu sozialak ez dira aintzat hartuko –hala nola bertaratutakoentzako otorduak–, hizlariei, ekintza ludikoei eta protokolo-gastuei dagozkienak salbu. Egintza egiteko erabiliko diren lokalen alokairua ere ez da kontuan hartuko, baldin eta erakunde onuradunaren beraren elementuak badira.
4.– Dirulaguntza-lerro horretako laguntzen batura handiagoa bada dagoen aurrekontua baino, eta baremoan ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektu guztiei diruz lagundu nahirik, ehuneko berean gutxituko da emandako laguntza bakoitza, baldin eta aldatzen ez badira dirulaguntzaren baldintzak, xedea eta zertarakoa.
5.– Erakundeek beren estatutu eta arautegiei jarraiki gauzatutako ohiko bilerak ez dira diruz lagunduko.
20. artikulua.– Ordainketa eta justifikazioa.
1.– Onartutako laguntza 12. artikuluan adierazitakoaren arabera ordainduko da, ordainketa bakarrean. Horretarako, aurretik, egintzak eragindako gastuen fakturak, kontuen egoera eta egoera finantzarioa aurkeztu beharko dira –emandako zerbitzuak zehatz-mehatz agertu beharko dira– edo horien pareko frogapen-balioa duten agiriak, merkataritza arloko trafiko juridikoan baliozkoak direnak edo eragin administratibokoak, hamabost egun balioduneko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Agiri horietan jasotzen den zenbatekoak jasotako laguntzaren parekoa edo handiagoa izan behar du.
2.– Goragoko paragrafoetan aurreikusi gabekoari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 30. artikuluan ezarritakoa bete beharko da, lege hori oinarrizkoa baita.
3.– Artikulu honetan aipatzen den dokumentazio guztia bide telematikotik helarazi beharko da.
4.– Erakunde onuradunak eskaneatutako fakturak ez dira frogagiritzat hartuko. Kasu horretan, horiek erkatzeko jatorrizko fakturak helarazi beharko dira eta, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak horiek egiaztatu ondoren, dagokion erakundeari itzuliko zaizkio.
5.– Aurkeztu beharreko dokumentuak zerrendatu beharko dira.
a) Egindako jarduerak justifikatzeko memoria. Sexuaren arabera bereizita emango da informazioa, hala badagokio.
b) Aurreko puntuan zerrendatutako jarduerekin lotutako gastuen jatorrizko fakturak.
c) Diruz lagundutako programa eta jardueraren defizita jasotzen duten kontuak edo finantza-egoerak.
III. KAPITULUA
IKASTAROAK ETA TAILERRAK ANTOLATZEKO LAGUNTZAK
21. artikulua.– Xedea.
1.– Laguntza-modalitate honen helburua honako hau da: 2019. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan, osasun arloko profesionalak prestatzeko egin diren osasun arloko ikastaroak eta tailerrak finantzatzen laguntzea. Modalitate honen helburua lortzera bideratuko diren diru-baliabideen kopurua hogeita zazpi mila zazpiehun eta laurogeita hamahiru (27.793) eurokoa izango da.
2.– Kapitulu honetan diruz laguntzekoak diren prestakuntza-jarduerek Osasun Sailaren legealdi honetarako ildo estrategikoekin bat etorri behar dute –honako esteka honetan deskargatu daitezke–, eta, bereziki, profesionalei arlo hauetan trebakuntza ematekoekin:
Osasunaren kudeaketa: osasun-kostuen eta ospitale-kostuen kudeaketa eta kontrola, marketina, giza baliabideak, osasun-zerbitzuen produktibitatea eta plangintza, kalitatearen kontrola, arreta soziosanitarioa, osasuneko langileen arriskuak, osasun-erakundeen motak, osasuna kudeatzeko politikak, plangintza estrategikoa, zerbitzu sanitarioen ikuskapena eta kudeaketaren tratamendu informatikoa.
Osasun publikoa: tresna metodologikoak (estatistika eta epidemiologia); plangintza eta ebaluazioa (beharra, eskaintza eta eskaria, eraginkortasuna, efizientzia, efektibitatea, eta ekitatea, adierazleak; gaixotasunen aurreko prebentzio eta babeserako estrategiak; osasunaren sustapena).
Zaintza aringarriak: alderdi kulturalak, sanitarioak, psikosozialak, legezkoak eta etikoak; eskaintzara bideratutako zerbitzuen kudeaketa; ikerketa, sintomen kontrola eta erabakiak hartzea.
Familia eta komunitateko medikuntza: horren garapena sustatzea eta promozionatzea.
Arreta integratua: osasun-zainketak antolatzea, pazienteengan osasun-emaitzak hobetzea helburutzat hartuta, bereziki, asistentzia-prozesuak integratzearen bidez eta Euskadiko Arreta Integratuaren Planak adierazi bezala.
Suizidioa Prebenitzeko Estrategia.
Euskadiko Plan Onkologikoa.
3.– Dirulaguntza deialdira aurkeztuko diren ikastaro eta tailerrek Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluaren edo beste autonomia-erkidego bateko erakunde baliokide baten ziurtapena izan behar dute, edo dagokion erakundearen aurrean ziurtapen-eskaera aurkeztuta izan beharko dute, ziurtapen-prozeduran finkatutakoaren arabera exijitu daitezkeen agiri guztiekin batera, eskaerak aurkezteko epearen azken eguna baino lehen –agindu honetako 7. artikuluan zehazten da epea–.
22. artikulua.– Erakunde onuradunak.
Honako hauek jaso ahal izango dituzte modalitate honetako laguntzak: osasunaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteek, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoek eta osasun-alorreko profesionalen elkargoek.
23. artikulua.– Eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.
Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Osasun Sailak «www.euskadi.eus» webgunean duen egoitza elektronikoko laguntzen atalean eskuratu daitekeen formulario normalizatuaren bidez, Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluaren eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 28. artikuluko lehenengo paragrafoaren arabera.
2.– Ikastaro edo tailer bakoitzeko eskabide bakarra egingo da, alde batera utzita ikastaro edo tailer horren zenbat edizio egin diren 2019an.
3.– Eskabidean, erantzukizunpeko adierazpen hauek jasoko dira:
a) Beste edozein administraziok edo erakundek –publikoa zein pribatua izan– helburu bererako ematen dituen dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatuz eta, hala badagokio, eskuratuz gero, horren berri emango dela.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, horren erakunde autonomoek edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi diren eta amaitu gabe dauden itzulketa- edo zehapen-prozeduretan sartuta ez dagoela egiaztatzea.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak erakunde onuradunei emateko eta, dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, horren erakunde autonomoek edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako edozein zehapen-prozedura, antzeko beste laguntza edo dirulaguntza batzuk eman izanaren inguruan hasitakoak.
c) Egiaztatzea erakunde eskatzaileak ez duela zehapen administratibo edo penalik jaso, dagokion epaiak edo ebazpen irmoak ezartzen duen epean laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen diona, edo ez dagoela horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean jasota dagoen debekua barne.
d) Eskabidean eta harekin batera doazen agirietan jarritako datuak benetakoak direla, eta erakundeak indarreko legedian laguntzen onuradun izateko ezarritako betekizunak betetzen dituela.
e) Erakundea legeak agindu bezala eratuta eta erregistratuta dagoela dagokion erregistro publikoan (erregistroa, erregistro-zenbakia eta erregistratzea zein egunetan egin zen adierazita).
4.– Agindu honetan aipatutako erantzukizunpeko adierazpenetan jasotako datu guztiak egiazkoak direla egiaztatu beharko da beren burua onuradun izateko aurkezten dutenek ordeztutako agiriak aurkeztuz edo erakunde kudeatzaileari horiek egiaztatzeko baimena emanez, dena delako laguntza edo dirulaguntza emateko prozedura ebatzi aurretik.
5.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.
6.– Eskabidearekin batera (II. eranskina), honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Ikastaroak eta tailerrak antolatzeko laguntza-eskabidearen eranskina (V. eranskina).
b) Diru-sarreren eta gastuen balantzea, kontzeptuka zehaztua (VIII. eranskina).
c) Emandako diploma edo ziurtagiria, hala badagokio.
24. artikulua.– Esleitzeko irizpideak eta horien kuantifikazioa.
Jarraian, balioespen-irizpideak zehaztuko ditugu, eta irizpide bakoitzari zenbat puntu dagokion esango dugu. Irizpide hauek erabiliko dira, hain zuzen eskabideen lehentasun-ordena ezartzeko.
a) Ikastaroak edo tailerrak kalitatearen atalean lortutako puntuazioa, Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluak edo beste autonomia-erkidego batzuetako erakunde publiko ziurtatzaileek gauzatutako ziurtapen-prozesuaren barruan; gehienez ere 70 puntu emango dira. Puntuazioa kalitatearen atalean lortutako emaitzaren bihurketa bat eginez kalkulatuko da. Hala, kalitatearen ataleko gehieneko puntuazioari (2,8) baremo horretako gehieneko puntuazioa egokituko zaio (70 puntu), eta hortik aurrera, proportzionalki kalkulatuko da.
Kontseilu horrek egindako ziurtapen-prozesuaren barruan, kalitatearen atalean, 1,40 puntu edo gehiago jaso dituzten ikastaro eta tailerrek bakarrik jaso ahal izango dute dirulaguntza.
b) Ikastaro edo tailerraren helburuak Osasun Sailak legealdi honetarako ezarritako ildo estrategikoekin (agindu honen azalpenen atalean adierazitakoak) bat etortzea, eta, batez ere, honako hauekin:
Osasunaren kudeaketa: osasun-kostuen eta ospitale-kostuen kudeaketa eta kontrola, marketina, giza baliabideak, osasun-zerbitzuen produktibitatea eta plangintza, kalitatearen kontrola, arreta soziosanitarioa, osasuneko langileen arriskuak, osasun-erakundeen motak, osasuna kudeatzeko politikak, plangintza estrategikoa, zerbitzu sanitarioen ikuskapena eta kudeaketaren tratamendu informatikoa.
Osasun publikoa: tresna metodologikoak (estatistika eta epidemiologia); plangintza eta ebaluazioa (beharra, eskaintza eta eskaria, eraginkortasuna, efizientzia, efektibitatea, eta ekitatea, adierazleak; gaixotasunen aurreko prebentzio eta babeserako estrategiak; osasunaren sustapena).
Zaintza aringarriak: alderdi kulturalak, sanitarioak, psikosozialak, legezkoak eta etikoak; eskaintzara bideratutako zerbitzuen kudeaketa; ikerketa, sintomen kontrola eta erabakiak hartzea.
Familia eta komunitateko medikuntza: horren garapena sustatzea eta promozionatzea.
Arreta integratua: osasun-zainketak antolatzea, pazienteengan osasun-emaitzak hobetzea helburutzat hartuta, bereziki, asistentzia-prozesuak integratzearen bidez eta Euskadiko Arreta Integratuaren Planak adierazi bezala.
Suizidioa Prebenitzeko Estrategia.
Euskadiko Plan Onkologikoa.
Gorago aipatutako prestakuntza-jarduerei 30 puntu emango zaizkie, eta 15, ordea, Osasun Sailaren legealdi honetarako ildo estrategikoetan adierazitako bestelako gaiei buruzko ikastaro edo tailerrei.
25. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa.
1.– Ezarritako lehentasun-ordenaren arabera, laguntza honako baremo honen arabera kuantifikatuko da, artikulu honen 3. zenbakian adierazitako mugak gainditu gabe:
a) Lortutako puntuazioa 85 puntutik 100era bitartekoa bada, eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuko defizitaren ehuneko 90 finantzatuko da.
b) 75 puntutik 84ra bitartekoa bada, ehuneko 80 finantzatuko da.
c) 65 puntutik 74ra bitartekoa bada, ehuneko 70 finantzatuko da.
d) 55 puntutik 64ra bitartekoa bada, ehuneko 60 finantzatuko da.
d) 50 puntutik 54ra bitartekoa bada, ehuneko 50 finantzatuko da.
2.– 50 puntu baino gutxiago lortzen baditu, ez da diruz lagunduko.
3.– Finantzatuko den gehieneko zenbatekoa honela aterako da: 80 euro bider emandako ikastorduak. Eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuan jasotzen den defizita baino handiagoa bada zenbateko hori, aurrekontuko defizitaren zenbatekoa ordainduko da, agindu honen 5. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
4.– Dirulaguntza-lerro horretako laguntzen batura handiagoa bada dagoen aurrekontua baino, eta baremoan ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektu guztiei diruz lagundu nahirik, ehuneko berean gutxituko da emandako laguntza bakoitza, baldin eta aldatzen ez badira dirulaguntzaren baldintzak, xedea eta zertarakoa.
26. artikulua.– Ordainketa eta justifikazioa.
1.– Onartutako laguntza 12. artikuluan adierazitakoaren arabera ordainduko da, ordainketa bakarrean. Horretarako, aurretik (hamabost egun balioduneko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera), egintzak eragindako gastuen fakturak, kontuen egoera eta egoera finantzarioa aurkeztu beharko dira –emandako zerbitzuak zehatz-mehatz agertu beharko dira– edo horien pareko frogapen-balioa duten agiriak, merkataritza arloko trafiko juridikoan baliozkoak direnak edo eragin administratibokoak. Agiri horietan jasotzen den zenbatekoak jasotako laguntzaren parekoa edo handiagoa izan behar du.
2.– Goragoko paragrafoetan aurreikusi gabekoari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 30. artikuluan ezarritakoa bete beharko da, lege hori oinarrizkoa baita.
3.– Artikulu honetan aipatzen den dokumentazio guztia bide telematikotik helarazi beharko da.
4.– Erakunde onuradunak eskaneatutako fakturak ez dira frogagiritzat hartuko. Kasu horretan, horiek erkatzeko jatorrizko fakturak helarazi beharko dira eta, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak horiek egiaztatu ondoren, dagokion erakundeari itzuliko zaizkio.
5.– Aurkeztu beharreko dokumentuak zerrendatu beharko dira.
a) Egindako jarduerak justifikatzeko memoria. Sexuaren arabera bereizita emango da informazioa, hala badagokio.
b) Aurreko puntuan zerrendatutako jarduerekin lotutako gastuen jatorrizko fakturak.
c) Diruz lagundutako programa eta jardueraren defizita jasotzen duten kontuak edo finantza-egoerak.
IV. KAPITULUA
ERAKUNDEAK ERATZEKO EDO HORIEN FUNTZIONAMENDURAKO LAGUNTZAK
27. artikulua.– Xedea.
1.– Modalitate honen helburua honako hau da: laguntzak ematea 2019. urtean profesionalen elkargoak, irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izango duten edo duten osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak eratzeko edo horiek funtzionatzeko gastuak finantzatzeko, betiere, erakunde horiek egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izanik, osasun arloko profesionalei prestakuntza eman eta ezagutza teknikoa eguneratzen badiete edo osasun arloko ikerkuntza bultzatzen badute. Modalitate honetarako hogeita hamaika mila zazpiehun eta hirurogeita lau (31.764) euro bideratuko dira.
2.– Erakundeak eratzeko gastuen artean era honetakoak sartuko dira: erakundea prestatzeko egindako bileretan eta horren berri ematean sortutakoak, notariotzetan eta erregistro publikoetan egindako jarduketak, obligazio fiskalak –betiere, gastuak berreskuratzea edo konpentsatzea ekar dezaketen zeharkako zergak ez badira, ez eta errentaren gaineko zerga pertsonalak–, pertsonal- eta administrazio-gastuak eta erakundea sortzeko beharrezko den beste edozein.
3.– Erakundeen funtzionamendu-gastuen artean ondokoek sorturikoak ere sartuko dira: beren administrazio jardueretan antolatutako bilkurek, langileek, argitalpenek, Zuzendaritza Batzordeko kideen joan-etorriek, amortizazioek eta beren jarduera burutzeko sortutako beste edozeinek.
4.– Ez dira funtzionamendu-gastutzat hartuko gastu sozialak –hala nola otorduak– eta protokolo-gastuak, ez eta erakunde eskatzaileak emandako beka, sari edo laguntzen ondoriozkoak ere.
28. artikulua.– Eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.
1.– Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Osasun Sailak «www.euskadi.eus» webgunean duen egoitza elektronikoko laguntzen atalean eskuratu daitekeen formulario normalizatuaren bidez, Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluaren eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 28. artikuluko lehenengo paragrafoaren arabera.
2.– Eskabidean, erantzukizunpeko adierazpen hauek jasoko dira:
a) Beste edozein administraziok edo erakundek –publikoa zein pribatua izan– helburu bererako ematen dituen dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatuz eta, hala badagokio, eskuratuz gero, horren berri emango dela.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, horren erakunde autonomoek edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi diren eta amaitu gabe dauden itzulketa- edo zehapen-prozeduretan sartuta ez dagoela egiaztatzea.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak erakunde onuradunei emateko eta, dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, horren erakunde autonomoek edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako edozein zehapen-prozedura, antzeko beste laguntza edo dirulaguntza batzuk eman izanaren inguruan hasitakoak.
c) Egiaztatzea erakunde eskatzaileak ez duela zehapen administratibo edo penalik jaso, dagokion epaiak edo ebazpen irmoak ezartzen duen epean laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen diona, edo ez dagoela horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean jasota dagoen debekua barne.
d) Eskabidean eta harekin batera doazen agirietan jarritako datuak benetakoak direla, eta erakundeak indarreko legedian laguntzen onuradun izateko ezarritako betekizunak betetzen dituela.
e) Erakundea legeak agindu bezala eratuta eta erregistratuta dagoela dagokion erregistro publikoan (erregistroa, erregistro-zenbakia eta erregistratzea zein egunetan egin zen adierazita).
3.– Agindu honetan aipatutako erantzukizunpeko adierazpenetan jasotako datu guztiak egiazkoak direla egiaztatu beharko da beren burua onuradun izateko aurkezten dutenek ordeztutako agiriak aurkeztuz edo erakunde kudeatzaileari horiek egiaztatzeko baimena emanez, dena delako laguntza edo dirulaguntza emateko prozedura ebatzi aurretik.
4.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.
5.– Eskabidearekin batera (III. eranskina), honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Erakundeak eratzeko edo horien funtzionamendurako laguntza-eskabidearen eranskina (V. eranskina).
b) 2019. urtean egindako jarduerak, laguntza zertarako eskatzen den zehaztuta.
c) Erakundearen 2019. urteko balantzea eta emaitzen kontua, diru-sarrerak eta gastuak adieraziz, eta bazkideen kuotak eta helburu bererako bestelako finantza-iturriak zehaztuz (IX. eranskina).
29. artikulua.– Esleitzeko irizpideak.
Laguntzen esleipena honako irizpide hauetan oinarriturik eta haztapen honekin egingo da:
a) Jarduerak 2019an egindakoak izatea. Egintza zientifiko bakoitzagatik (topaketak, bilerak, kongresuak, jardunaldiak edo antzekoak) 1 puntu emango da, eta gehienez, 20 puntu.
b) Programatutako jarduerak agindu honetako azalpenen atalean definitutako ildo estrategikoekin bat etortzea, eta, batez ere, honako hauekin:
Osasunaren kudeaketa: osasun-kostuen eta ospitale-kostuen kudeaketa eta kontrola, marketina, giza baliabideak, osasun-zerbitzuen produktibitatea eta plangintza, kalitatearen kontrola, arreta soziosanitarioa, osasuneko langileen arriskuak, osasun-erakundeen motak, osasuna kudeatzeko politikak, plangintza estrategikoa, zerbitzu sanitarioen ikuskapena eta kudeaketaren tratamendu informatikoa.
Osasun publikoa: tresna metodologikoak (estatistika eta epidemiologia); plangintza eta ebaluazioa (beharra, eskaintza eta eskaria, eraginkortasuna, efizientzia, efektibitatea, eta ekitatea, adierazleak; gaixotasunen aurreko prebentzio eta babeserako estrategiak; osasunaren sustapena).
Zaintza aringarriak: alderdi kulturalak, sanitarioak, psikosozialak, legezkoak eta etikoak; eskaintzara bideratutako zerbitzuen kudeaketa; ikerketa, sintomen kontrola eta erabakiak hartzea.
Familia eta komunitateko medikuntza: horren garapena sustatzea eta promozionatzea.
Arreta integratua: osasun-zainketak antolatzea, pazienteengan osasun-emaitzak hobetzea helburutzat hartuta, bereziki, asistentzia-prozesuak integratzearen bidez eta Euskadiko Arreta Integratuaren Planak adierazi bezala.
Suizidioa Prebenitzeko Estrategia.
Euskadiko Plan Onkologikoa.
Jarduerak gorago aipatutako eremuekin lotuta badaude, 25 puntu emango zaizkie, eta 15 puntu, ordea, jarduera gehienak Osasun Sailaren legealdi honetarako ildo estrategikoetan adierazitako bestelako gaiekin lotuta badaude.
c) Lanbide sanitario multiprofesionaletako erakunde zientifikoak izateagatik, gehienez 15 puntu, erakundeak lanbide sanitario bat baino gehiago biltzen baditu.
d) Erakundearen jarduera-eremu geografikoa: gehienez 15 puntu. 15 puntu bere jarduera-eremuaren barruan gutxienez Euskal Autonomia Erkidego osoa barne hartzen duten erakundeentzat, eta 10 puntu, lurralde-eremu txikiagoan jarduten dutenentzat.
e) Erakundeko kide edo elkartu kopurua: gehienez 20 puntu, honela:
20 puntu hirurehun edo gehiago dituzten erakundeei.
15 puntu berrehun baino gehiago baina hirurehun baino gutxiago dituztenei.
10 puntu ehun baino gehiago baina gehienez berrehun dituztenei.
5 puntu 100 baino gutxiago dituztenei.
f) Zientzia eta osasunaren arloko aldizkako argitalpenak egitea, paperezkoak edo digitalak, 5 puntu.
30. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.
1.– Ezarritako lehentasun-ordenaren arabera, laguntza honako baremo honen arabera kuantifikatuko da, artikulu honen 2. zenbakian adierazitako mugak gainditu gabe, esleitutako kredituak agortu arte:
a) Lortutako puntuazioa 85 puntutik 100era bitartekoa bada, eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuko defizitaren ehuneko 90 finantzatuko da.
b) 75 puntutik 84ra bitartekoa bada, ehuneko 80 finantzatuko da.
c) 60 puntutik 74ra bitartekoa bada, ehuneko 70 finantzatuko da.
d) 50 puntutik 59ra bitartekoa bada, ehuneko 60 finantzatuko da.
e) Balorazioan gutxienez 50 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira finantzatuko.
2.– Ezingo da inola ere 11.000 eurotik gorako laguntza eman. Eskabidearekin batera aurkeztutako balantzean jasotzen den defizita baino handiagoa bada zenbateko hori, balantzeko defizitaren zenbatekoa ordainduko da, agindu honen 5. artikuluko 3. zenbakian zehaztutakoari jarraituz.
3.– Dirulaguntza-lerro horretako laguntzen batura handiagoa bada dagoen aurrekontua baino, eta baremoan ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektu guztiei diruz lagundu nahirik, ehuneko berean gutxituko da emandako laguntza bakoitza, baldin eta aldatzen ez badira dirulaguntzaren baldintzak, xedea eta zertarakoa.
31. artikulua.– Ordainketa eta justifikazioa.
1.– Onartutako laguntza 12. artikuluan adierazitakoaren arabera emango da. Horretarako, aurretik, erakundea eratzeak edo horren funtzionamenduak eragindako gastuen fakturak, kontuen egoera eta egoera finantzarioa aurkeztu beharko dira –emandako zerbitzuak zehatz-mehatz adierazi beharko dira– edo horien pareko frogapen-balioa duten agiriak, merkataritza arloko trafiko juridikoan baliozkoak direnak edo eragin administratibokoak, hamabost egun balioduneko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Agiri horietan jasotzen den zenbatekoak jasotako laguntzaren parekoa edo handiagoa izan behar du.
2.– Goragoko paragrafoetan aurreikusi gabekoari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 30. artikuluan ezarritakoa bete beharko da, lege hori oinarrizkoa baita.
3.– Artikulu honetan aipatzen den dokumentazio guztia bide telematikotik helarazi beharko da.
4.– Erakunde onuradunak eskaneatutako fakturak ez dira frogagiritzat hartuko. Kasu horretan, horiek erkatzeko jatorrizko fakturak helarazi beharko dira eta, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak horiek egiaztatu ondoren, dagokion erakundeari itzuliko zaizkio.
5.– Aurkeztu beharreko dokumentuak zerrendatu beharko dira.
a) Egindako jarduerak justifikatzeko memoria. Sexuaren arabera bereizita emango da informazioa, hala badagokio.
b) Aurreko puntuan zerrendatutako jarduerekin lotutako gastuen jatorrizko fakturak.
c) Kontuak edo finantza-egoerak. Horietan, diruz lagundutako programa eta jardueraren defizita jaso beharko da.
32. artikulua.– Datu pertsonalak babesteari buruzko informazio-klausula.
Izaera pertsonaleko datuak «Osasunaren esparruan diharduten profesionalen elkargoek, irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoek 2019ko funtzionamendurako eta langileen etengabeko prestakuntzako jardueren antolaketarako laguntzak, irakaskuntzarako eta lanbide-garapenerako Osasun Sailak deituak» deritzon tratamendu-jarduerarako erabiliko direla jakinarazi da, xedapen hauetan ezarritakoa betetzeko: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra); Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, eta datuen babesaren alorrean indarrean dauden gainerako arauak. Jarduerak ezaugarri hauek ditu:
Arduraduna: Osasun Saila; Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza.
Helburua: eskabideak kudeatzea eta jarraipena egitea osasunaren esparruan diharduten profesionalen elkargoek, irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoek 2019ko funtzionamendurako eta langileen etengabeko prestakuntzako jardueren antolaketarako laguntzei, irakaskuntzarako eta lanbide-garapenerako Osasun Sailak deituei.
Legitimazioa: interes publikoaren alde egindako misioa edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak baliatzeko egindako misioa betetzeko behar den tratamendua (Lanbide sanitarioak antolatzeko azaroaren 21eko 44/2003 Legea).
Erakunde edo pertsona hartzaileak: gai horretako eskumenak dauzkaten administrazio publikoei eman ahal izango zaizkie datu pertsonalak.
Eskubideak: beren datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea dute interesdunek, bai eta datuen tratamendua mugatzeko edo hari aurka egiteko ere, informazio gehigarrian azaldu bezala.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehiago eskuratu daiteke webgune hauetan:
– Ikastaroak eta tailerrak antolatzea: https://www.euskadi.eus/dbao/0086205
– Eraketa – Funtzionamendua: https://www.euskadi.eus/dbao/0086305
– Bilera zientifikoak: https://www.euskadi.eus/dbao/0086405
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, erakunde interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunean hasiko dira errekurtsoak jartzeko epeak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Deialdi hau eta berau izapidetzeko eta ebazteko jarduerak honako xedapen hauen esparru juridikoaren barruan sartzen dira: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena); eta azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (Dirulaguntzei buruzko Legea) eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena) oinarrizko arauak.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 1a.
Osasuneko sailburua,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.