Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2019ko urriaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4964

EBAZPENA, 2019ko urriaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2018rako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Lehen Aukera Programa. Laguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2018ko ekainaren 12an egindako bileran.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aipatutako dirulaguntzen onuradun izan diren pertsonen zerrenda gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2018rako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzak (Lehen Aukera Programa). Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2018ko ekainaren 12an egindako bileran (erabaki hori 2018ko ekainaren 20ko EHAAn argitaratu zen, 118. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinetan azaltzen den bezala.

Bigarrena.– Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzazioa izan dela, Gazte Enplegurako 2104-2020 Programa Operatiboaren eta EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 11.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala