Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2019ko urriaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4959

EBAZPENA, 2019ko urriaren 22koa, Kanpo Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Quebec eskualde estrategikoarekin lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzetarako 2019-2020ko deialdia.

Martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren bidez, Bazkide Estrategikoen Sareko kanpoko eskualdeekin lankidetza teknikoan aritzeko proiektuei laguntzak ematea arautzen da.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2019ko uztailaren 10eko Ebazpenaren bitartez, Quebec eskualde estrategikoarekin lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzetarako deialdia egin zen 2019-2020rako.

Deialdiaren ebazpeneko 7. artikuluarekin bat etorriz horretarako izendatu zen balorazio-batzordeak dirulaguntzak emateko egin duen proposamena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bazter uztea I. eranskinean ageri den erakundeak aurkeztutako eskabidea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako erakundeei ematea Quebec eskualde estrategikoarekin lankidetza teknikoko proiektuak egiteko 2019-2020rako laguntzak, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.– Dirulaguntzak ukatzea III. eranskinean zerrendatutako erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 22a.

Kanpo Harremanetarako zuzendaria,

LEYRE MADARIAGA GANGOITI.

I. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ERAKUNDE ADJUDIKAZIODUNAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala