204. zk., 2019ko urriaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4954
IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren ebazpen bat jakinarazten duena, zeinaren bidez deklaratzen baita hasita dagoela egiaztatze administratiboko prozedura, Euskadiko Enpresa eta Jarduera Turistikoen Erregistroan E-SS-00-416 inskripzio-zenbakia duten erabilera turistikoko etxebizitzen gainean bideratua.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
EGINTZAREN LABURPENA
Ondoren aipatzen den pertsonei jakinaraztea, jardueraren titularrak diren aldetik, bideratutako egiaztatze administratiboko prozedurei hasiera emateko ebazpenak.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 17a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.