204. zk., 2019ko urriaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 2 orri.)
- EPUB (222 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4953
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-48A001-57-2019 zehapen-espedientearen instrukzio-egileak emandako 2019ko irailaren 10eko ebazpen-proposamena.
Ezinezkoa izan da aipatu den ebazpen-proposamena aurrez aurre jakinaraztea. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horren arabera, jakitera ematen da 2019ko irailaren 10ean ebazpen-proposamena eman zela Grupo Moda Flamenca G.C.J. sozietateari irekitako SAN-48A001-57-2019 zehapen-espedientean, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.6 artikuluan zehazten den arau-haustea egozten zaiola.
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunak, 15 eguneko epean, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Bilbon duen bulegora bertaratu ahal izango dira (Errekalde zumarkalea, 39-A), ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko eta egoki ikusten dituzten alegazioak egiteko.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazten den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 14a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.