204. zk., 2019ko urriaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4951
IRAGARKIA, 2019ko urriaren 9koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira teleasistentziako zerbitzu publikoari buruzko espedienteetan emandako zenbait ebazpen.
Saiatu arren, ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutako betetzeko.
Horretarako, eta honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie zerrendako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa eskuratu dezaketela Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Politiketako sailburuari, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 120. eta 121. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Argitara ematen da interesdunek jakin dezaten, eta eurentzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 9a.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,
MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.