204. zk., 2019ko urriaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (279 KB - 7 orri.)
- EPUB (405 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4950
IRAGARKIA, 2019ko urriaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria izapidetzeko prozeduren 4882. zenbakiko jakinarazpenei buruzkoa.
Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, zitazio honetako interesdunei edo ordezkariei eskatzen zaie Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan dagokien bulegoan ager daitezela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 5 eguneko epean, jakinarazpen pertsonala egin dakien.
Epe hori igarota agertuko ezean, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko jarritako epearen muga-egunaren biharamunetik aurrera.
Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 7a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.