Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2019ko urriaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4942

165/2019 DEKRETUA, urriaren 22koa, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide batzuk, eta beste batzuk izendatzen.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren urriaren 13ko 3/2011 Legearen bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortu zen, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa; lege horren 7.1 artikuluak xedatzen duenez, Administrazio Kontseilua aipatutako erakundearen gobernu-organo gorena da.

Bestalde, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren; estatutu horien 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, honako kide hauek osatuko dute Administrazio Kontseilua:

a) Lehendakaria, enpleguaren arloan eskumena duen saileko titularra.

b) Lehendakariordea, enpleguaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularra.

c) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.

d) Eusko Jaurlaritzak izendatu, eta, hala badagokio, kargutik kenduko dituen bi bokal, enpleguaren arloan eskumena duen sailak proposatuta.

e) Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkari izango diren bost bokal. Bost bokal horiek aipatutako sindikatuek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.

f) Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteen ordezkari izango diren bost bokal. Bost bokal horiek aipatutako elkarteek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.

Azaroaren 29ko 253/2011 Dekretuaren bidez (2011ko abenduaren 12ko EHAA, 233. zk.), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatu ziren, betiere hura arautzen duen legean agindutakoarekin bat etorriz.

Horren ostean, beste zenbait berriztapen egin dira Lanbideren Administrazio Kontseilua osatzen duten kideen artean, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkariei bai Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen ordezkariei dagokienez.

2019ko urriaren 3an, Confebask-Euskal Enpresa Konfederazioak bidalitako komunikazioa jaso zen, eta, komunikazio horretan, haren Batzorde Betearazlearen erabaki honen berri ematen zen: Lanbideren Administrazio Kontseiluan aipatutako konfederazioa ordezkatzen duten pertsonetako bi aldatzea; beraz, beharrezkoa da pertsona horiek kargutik kentzea eta beste pertsona bi izendatzea.

Horrenbestez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko urriaren 22an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Kargutik kentzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluan enpresaburuen elkarteen ordezkari diren kide hauek:

Jon Bilbao Saralegui jauna, bokal titular gisa, eta Carlos Pereda Martínez de Musitu jauna, ordezko bokal gisa.

2. artikulua.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluan enpresaburuen elkarteen ordezkari izango diren kide hauek izendatzea:

Carlos Pereda Martínez de Musitu jauna, bokal titular gisa, eta Virginia Múgica Conde andrea, ordezko bokal gisa.

3. artikulua.– Dekretu honek onesten den egunetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko urriaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala