Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2019ko urriaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4936

1304/2019 EBAZPENA, urriaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez Sebastián Martín Moreno jauna izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Garapen eta Prestakuntzako zuzendariorde lanpostua betetzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Garapen eta Prestakuntzako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia 2019ko irailaren 2ko EHAAn argitaratu zen (165. zk.), Zuzendaritza Nagusi honek abuztuaren 14an emandako 1117/2019 Ebazpenaren bitartez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, bai eta bere baldintza profesionalak baloratu ere. Aurkeztutako agiriak ikusita, Balorazio Batzordeak Sebastián Martín Moreno jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dela ikusi du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Sebastián Martín Moreno jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Garapen eta Prestakuntzako zuzendariorde.

Bigarrena.– Izendapen honek 2019ko urriaren 28tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala