203. zk., 2019ko urriaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 2 orri.)
- EPUB (251 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4922
EBAZPENA, 2019ko urriaren 15ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita 2018ko abenduaren 4ko Ebazpena, osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak ematen dituena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak ikusi dira osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak emateko Osasuneko sailburuaren 2018ko abenduaren 4ko Ebazpenean. Ebazpen hura 2018ko abenduaren 31n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 250. Zenbakian. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:
Ebazpenaren II. eranskinean, 2018/6420 (7/6) orrialdean,
honela dio:
II. ERANSKINA
EZETSITAKO ESKAEREN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
baina honela esan behar du:
II. ERANSKINA
EZETSITAKO ESKAEREN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 15a.
80/2017 Dekretuaren 1. xedapen gehigarrian jasotako ordezkapen-erregimenaren arabera,
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,
JUAN JOSE AURREKOETXEA AGIRRE.