202. zk., 2019ko urriaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
4913
IRAGARKIA, 2019ko urriaren 11koa, unibertsitate-beka itzultzea dela-eta ordaindu gabe dagoen zorra kobratzeko premiamendu-bidea baino lehenagoko borondatezko ordainketari buruzkoa.
39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera, egin ezin izan diren jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz egingo dira.
Horregatik, jarraian aipatzen diren egintzak ezin izan direnez jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du eragina.
Honen bidez jakinarazten da ordaintzeke dagoen zenbatekoa iragarki hau argitaratzen denetik 30 eguneko epean ordaindu behar dela.
Espedientearen zenbakia aipatuaz egin beharko da diru-sarrera, ondoko banketxe eta kontu korrontean:
Kutxabank – Kontu zk. IBAN ES34 2095 0611 05 2131000143.
Aipatutako epean ordaindu ezean, zenbatekoa betearazpen-bidearen bitartez bilduko da, indarrean dauden xedapenei jarraikiz, kasuan kasuko errekarguekin.
Interesdunari jakinarazten zaio espedientea Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eskuragarri dutela, egintzaren eduki osoaren berri izateko.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 11.
Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria,
MIREN ARTARAZ MIÑÓN.