202. zk., 2019ko urriaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (254 KB - 5 orri.)
- EPUB (387 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4904
EBAZPENA, 2019ko urriaren 11koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitzaizkie EAEn gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei.
Osasuneko sailburuaren 2019ko maiatzaren 21eko Aginduak dioenez, laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez emango dira, agindu horretako 12. artikuluari jarraituz eratutako balorazio-batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta. Aipatutako agindu horren bidez, EAEn gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei laguntzak iragartzen dira.
Balorazio-batzorde horrek, 2019ko urriaren 2an egindako bileran, proposamen bat egin zuen, eta hori oinarritzat harturik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean aipatutako elkarteen proiektuei dirulaguntzak ematea.
Bigarrena.– II. eranskinean aipatutako elkarteen proiektuei dirulaguntzarik ez ematea, deialdiaren aginduan oinarritutako arrazoiak adierazita.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 11.
80/2017 Dekretuaren 1. xedapen gehigarrian jasotako ordezkapen-erregimenaren arabera.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,
JUAN JOSE AURREKOETXEA AGIRRE.