202. zk., 2019ko urriaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 2 orri.)
- EPUB (242 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4903
EBAZPENA, 2019ko urriaren 9koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira «Interes bereziko ekintza osagarriak» izeneko 3. lerroaren 2019ko deialdian aurkeztutako osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak.
Osasuneko sailburuaren 2019ko apirilaren 30eko Aginduaren bitartez (2019ko maiatzaren 20ko EHAA, 93. zk.) iragarri zen osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako 2019ko laguntzen deialdia.
Agindu horren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, lerro bakoitzerako prozedura desberdin bat hartuta izapidetuko dira aurkeztutako eskabideak (6. artikuluan adierazitakoarekin bat), eta bakoitza bere ebazpenarekin amaituko da. Osasuneko sailburuordeari dagokio agente eskatzaileek proposatutako gai guztiak erabakitzeko ebazpenak ematea, balorazio-batzordeak proposatuta.
Ikusi dira «Interes bereziko ekintza osagarriak» izeneko 3. lerroan aurkeztu diren eskabideak, eta aztertu da balorazio-batzordearen proposamena. Harekin ados egonik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Laguntzak ematea «Interes bereziko ekintza osagarriak» izeneko 3. lerroko eskabideei (eranskina).
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan. Horretaz gain, ongi iritzitako beste edozein errekurtso ere erabil dezakete.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 9a.
80/2017 Dekretuaren 1. xedapen gehigarrian jasotako ordezkapen-erregimenaren arabera.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,
JUAN JOSE AURREKOETXEA AGIRRE.