201. zk., 2019ko urriaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 1 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4875
EBAZPENA, 2019ko urriaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2019ko otsailaren 14ko Ebazpenaren bidez egin zen (2019-02-26ko BOE eta 2019-02-28ko EHAA).
2019ko otsailaren 14ko Ebazpenaren bidez (2019-02-26ko BOE eta 2019-02-28ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Karlos Xabier Sanchez Ekiza (NAN: 1***594**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUC8/1-D00028-21. Jakintza arloa: «Musika». Saila: Artearen eta Musikaren Historia. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna; Arduraldia: Osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Gaur egungo musika» eta «Musika, Kultura eta Gizartea».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2019ko urriaren 10a.
Errektorea.
E (Erabakia, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.