200. zk., 2019ko urriaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4864
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 956/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 956/2017 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.
Judizio horretan, epaia eman zen 2019-06-19an, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.
Jose Antonio Angulo Garcia eta Modesta Roman Merchan auzi-ihesean diren demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko irailaren 26a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.