200. zk., 2019ko urriaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4863
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 30/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 30/2018 behin betiko neurriak aldatzea.
Gaia: neurriak aldatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Marta Pascual Miravalles.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Isele Bendiki Kekubori ediktu bidez jakinaraztea, prozesu horretan, 2019-10-02an emandako Epaia. Ebazpenaren kopia eskuragarri du bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jakinarazteko eginbidea gauzatu dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko urriaren 2a.
Justizia Administrazioaren Letradua.