199. zk., 2019ko urriaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (243 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4847
IRAGARKIA, 2019ko urriaren 8koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baitira aurkeztutako gora jotzeko errekurtso batzuen gainean emandako ebazpenak.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesdunek ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 1. solairua, Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, berorien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzien epaitegien artean dagokion hartan, bi hileko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 8a.
Etxebizitzako sailburuordea,
PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNANDEZ.