199. zk., 2019ko urriaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4841
EDIKTUA, 2019ko urriaren 2koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, Izatezko Bikoteen Erregistroko espedienteei buruzko agiri-errekerimenduak jakinaraztekoa.
Saiatu arren, zenbait arrazoirengatik, ezin izan zaie espresuki jakinarazi ondoren adierazitako pertsonei zenbait agiriren errekerimendua egin zaiela; agiriok eranskinean daude adierazita.
Hori dela eta, ediktu hau argitaratzen da Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta bat datozen gainerako xedapen aplikagarrietan xedatutakoa betetzeko, interesdunek horren berri jakiteko eta behar diren ondorioak izateko.
Xede horretarako, eta honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie 10 egun daukatela zeinek bere espedienteari loturik adierazitako agiriak aurkezteko, iragarki hau Estatuko Aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Izatezko Bikoteen Arabako Erregistroan (Felix Maria Samaniego kalea 2, 2.a, 01008 Vitoria-Gasteiz).
Halaber, jakinarazten da interesdunek zerrendako errekerimenduen testu osoa eskuratu dezaketela Izatezko Bikoteen Arabako Erregistroan (Felix Maria Samaniego kalea 2, 2.a, 01008 Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 2a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.