199. zk., 2019ko urriaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (260 KB - 2 orri.)
- EPUB (226 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4836
IRAGARKIA, 2019ko urriaren 7koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita «ST Hernani-ST Azpeitia 1 eta 2» izeneko 132 kVko aireko linea elektrikoari eta haren deribazioei dagokien babes-eremuaren zortasuna handitzeko nahitaezko desjabetze-espedientean ukitutako finken balio justuaren kontsignazioa Hernaniko, Urnietako, Donostiako, Lasarte-Oriako, Usurbilgo, Orioko, Aiako, Zarauzko, Zestoako, Azpeitiako, Aizarnazabalgo eta Zumaiako udal-mugarteetan.
Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzako Lurralde Epaimahaiaren 2018ko urtarrilaren 8ko Ebazpenaren bidez, goian aipatutako proiektuak ukitutako finkei dagokien balio justua zehaztu zen, eta Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk Euskadiko Gordailuen Kutxa Nagusian kontsignatu du, Ekonomia eta Ogasun Sailean.
Aipatutako kontsignazioa zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Interesduna Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 1. solairua, Donostia) agertu ahal izango da, eta esleitutako zenbatekoa kobratzea eskatu. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
– Kobrantza eskaera, titular guztiek edo haien ordezkariak sinatuta, behar den baimenarekin.
– Titular guztiak jasotzen dituzten eskriturak edo finkaren Jabetza Erregistroko ohar soila.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostia, 2019ko urriaren 7a.
Lurralde-ordezkaria,
JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.