Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2019ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4828

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2019ko irailaren 18koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntzak deitzen dituena 2019. urterako.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariaren 2019ko irailaren 18ko Ebazpenean (ebazpen haren bidez, 2019. urterako dirulaguntzak deitzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko). Ebazpen hura 2019ko urriaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, 188. zenbakian. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da.

2019/188 Laburpenean (3/1) eta 2019/4490 (4/1) orrialdean, tituluan,

honela dio:

«EBAZPENA, 2019ko irailaren 18koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntzak deitzen dituena 2019. urterako.»

baina honela behar du:

«EBAZPENA, 2019ko irailaren 18koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko 2019ko dirulaguntzen deialdia ebazten duena.»


Azterketa dokumentala