198. zk., 2019ko urriaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4820
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 84/2019 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki zuen Bilboko Administrazioarekiko auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
Ertzaintzaren karrerako funtzionario batek 84/2019 prozedura laburtua jarri zuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak emandako 2019ko maiatzaren 22ko Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ebatzi baitzuen ikerketa kriminaleko ikastaroetan sartzeko hautaketa-prozeduratik baztertzea.
Espediente-zenbakia: AAP 249/2019-IX.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2019ko urriaren 7a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.