195. zk., 2019ko urriaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
EUSKO TRENBIDEAK SAU
4726
IRAGARKIA, zeinaren bidez iragartzen baita Euskotreneko SAP sistemaren mantentze-zerbitzua (zuzentzailea eta ebolutiboa) kontratatzeko lizitazio publikoa esleitu dela.
1.– Erakunde kontratatzailea.
a) Kontratazio-organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU sozietate publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Espediente-zenbakia: P10027817.
b) Xedearen deskribapena: Euskotreneko SAP sistemaren mantentze zerbitzua (zuzentzailea eta ebolutiboa) kontratatzea.
c) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.
d) Burutzapen epea: urte 2, urtebete luzatzeko aukera barne.
e) Loteak: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Lehiaketa honen lizitazioaren gehiengo aurrekontua 594.000,00 euro, BEZik gabe:
– Mantentze zuzentzailea: lizitazioaren gehiengoa: 132.000,00 euro urtean, BEZik gabe.
Eskainitako prezio unitarioa euro/urte esleituko da.
– Mantentze ebolutiboa eta erabiltzaileentzako asistentzia:
– Lehenengo urtea: gehienez 154.000,00 euro (gehienez 3.500 ordu urtean).
– Bigarren urtea: gehienez 176.000,00 euro (gehienez 4.000 ordu urtean).
Eskainitako prezio unitarioa euro/urte esleituko da.
Kontratuan zenbatetsitako balioa, argitalpenerako, luzapen posiblea barne 902.000,00 eurokoa da (BEZik gabe).
5.– Bermeak: baldintza-pleguen arabera.
6.– Esleipena. Kontratua Ibermatica SA enpresari esleitzen zaio guztira 531.500,00 euroan (BEZik gabe), hasierako 2 urteko eperako.
Honako zenbateko hauek esleitzen dira:
Mantentze zuzentzailea, sistemaren administrazioa, ohiko prozesuetara euskarriak, eta kudeaketa- eta koordinazio-lanak kontratu osoan sartuta: 112.000,00 euro urteko, BEZik gabe.
Mantentze ebolutiboa eta erabiltzaileei asistentzia.
Prezioa euro/ordu: 41,00 euro orduko, BEZik gabe.
Bakarrik fakturatuko dira benetan egindako zerbitzuak, aurretiaz Euskotrenek eskatuta eta onartuta, benetako lan-orduen arabera eta ezarritako euro/ordu prezio bateratua oinarritzat hartuta: 41,00 euro orduko, BEZik gabe:
Lehenengo urtea: gehienez 3.500 ordu.
Bigarren urtea: gehienez 4.000 ordu.
7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.
Bilbao, 2019ko urriaren 7a.
Zuzendari nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.