Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2019ko urriaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4725

IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren ebazpen bat jakinarazten duena, zeinaren bidez deklaratzen baita hasita dagoela egiaztatze administratiboko prozedura, Euskadiko Enpresa eta Jarduera Turistikoen Erregistroan E-SS-0-2347 eta E-SS-0-2144 inskripzio-zenbakia duten erabilera turistikoko etxebizitzen gainean bideratua.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ediktu honen bidez, hortaz, interesdunari jakinarazten zaio eskatzen zaion dokumentazioa aurkeztu beharko duela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Interesdunari jakinarazten zaio, halaber, ezen, epe hori igaro eta adierazitako dokumentazioa aurkeztu ez badu, 15 eguneko epea izango duela alegazioak aurkezteko.

Interesdunak eskuragarri du errekerimenduaren testu osoa, Gipuzkoako Lurralde Bulegoan.

EGINTZAREN LABURPENA

Ondoren aipatzen den pertsonei jakinaraztea, jardueraren titularrak diren aldetik, bideratutako egiaztatze administratiboko prozedurei hasiera emateko ebazpenak.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 1a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala