195. zk., 2019ko urriaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (228 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
4721
JAKINARAZPENAK, konpentsazio batzuen ebazpenei buruzkoa.
Jarraian adierazten diren administrazio-egintzen jakinarazpenak egin nahi izan dira, baina Administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik ezin izan zaie jakinarazpenik egin pertsona interesdunei.
Ondorioz, dei egiten zaie erantsitako zerrendan agertzen diren interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuta–, jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan: 08:15etik 14:30era.
Epe hori amaituta, agertu ezean, erantsitako zerrendan jaso espedienteei dagokien administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatu epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinarazi egiten da, halaber, ordezkaritza ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 26a.
Finantza Politikako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.