Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2019ko urriaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4714

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko 247/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 247/2017 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

Susana Schmedling Casasi ediktu bidez jakinaraztea 2019-09-20an prozesu horretan emandako epaia. Epaiaren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.

Ebazpen horren aurka, ezin izango da errekurtsorik jarri.

Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jakinarazteko eginbidea gauzatu dadin.

Getxo (Bizkaia), 2019ko irailaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala