195. zk., 2019ko urriaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4713
EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 121/2019 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: adostasunik gabeko 121/2019 dibortzioa.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Demandatzailearen prokuradorea: Ainhoa Kintana Martinez.
Judizio horretan epaia eman da 2019-09-19an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
XEDAPENAK
Baiesten dut Urchegui Astiazarán epaitegietako prokuradoreak Oihana Fernández Echarten izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Yurisander Zamora y Espinosaren aurkakoa. Horrenbestez:
1.– Deklaratzen dut deseginda dagoela, dibortzioa dela-eta, aipatutako ezkontide adin nagusikoen arteko ezkontza, zeina 2015eko maiatzaren 22an egin baitzen, Playan (Habana - Kuba). Horrek, legezko ondorio guztiak izango ditu.
2.– Deklaratzen dut deseginda dagoela alderdien arteko ezkontza-erregimen ekonomikoa.
Yurisander Zamora Espinosa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den bezala.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.
Donostia / San Sebastián, 2019ko irailaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.