Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2019ko urriaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4709

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 454/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 454/2016 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Maria Landa Moreno.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, honen fede ematen dut:

Epaia eman du epaitegi honetako epaile magistratuak, 2019-06-12an, epaitegi honetan bideratu den 454/2016 hitzezko judizioaren prozeduran.

Clara Maria Castro López non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio, eta aditzera ematen zaio epai hori irmoa dela eta, hortaz, apelazio-errekurtsoa aurkeztu dezakeela 20 eguneko epean.

Bilbao, 2019ko ekainaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala