195. zk., 2019ko urriaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 5 orri.)
- EPUB (301 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4706
EBAZPENA, 2019ko urriaren 3koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez agintzen baita lanpostu-zerrendan egindako aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Abenduaren 18ko 233/2007 Dekretuak Uraren Euskal Agentziaren jardueren hasiera arautzen du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko baliabide pertsonalak eta materialak agentziara atxikitzeko baldintzak ere bai. Ildo horretatik, dekretuaren 4. artikuluan ezartzen da lanpostu-zerrenda onartzeko prozedura.
Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzeko martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuak 14.6 artikuluan xedatzen duenez, Agentziaren Administrazio Kontseiluari dagokio lanpostu-zerrenda onartzea, zuzendari nagusiak proposamena egin ondoren. Lanpostu-zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Aipatutako dekretuan ezarritakoaren arabera egin dira lanpostu-zerrenda honen izapideak, eta ezartzekoak diren gainerako arauak ere bete dira; Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan onartuta dauden irizpide orokorrak errespetatu dira.
Horri jarraikiz, Administrazio Kontseiluak 2019ko irailaren 24ko bilkuran aldez aurretik gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Uraren Euskal Agentziako lan-kontratudun langileentzako lanpostu-zerrendan egindako aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea. Aipatutako zerrendak ebazpen honen eranskinetan ageri dira.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Administrazio Kontseiluaren 2019ko irailaren 24ko erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo interesdunaren bizilekuaren arabera, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 3a.
Zuzendari nagusia,
ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.