Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2019ko urriaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4702

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2019ko uztailaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Mondragon Unibertsitateko unibertsitate-titulu ofizial batzuk ezartzeko eta kentzeko».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsa antzeman da Mondragon Unibertsitatean Gradu, Master eta Doktorego titulu ofizialak ezartzeko eta kentzeko baimena emateko Hezkuntzako sailburuaren 2019ko uztailaren 24ko Aginduan (2019ko abuztuaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 148. zk.). Beraz, zuzendu egin behar da:

Agindu horren I. eranskinean dagoen taulako lehenengo lerroan,

2019/3786 (4/3) orrialdean,

Hau dio:

«316926...Robotika eta Automatizazio Industrialeko Unibertsitate Masterra...Ingeniaritza eta Arkitektura»

Baina hau esan behar du:

«316926...Robotika eta Kontrol Sistemetako Unibertsitate Masterra...Ingeniaritza eta Arkitektura»


Azterketa dokumentala