193. zk., 2019ko urriaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4653
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 994/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 994/2017 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Teresa Lapresa Villandiego.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Arval Service Lease SAri, ediktu bidez, prozesu horretan 2019-06-28an emandako epaia jakinaraztea. Epaiaren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta, bertan, osorik aztertu ahal izango du.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean bertan adierazten den eran.
Aipatutako pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko irailaren 19a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.