192. zk., 2019ko urriaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4621
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 68/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 68/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Natalia Alonso Martinez.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Iñaki Saez II SLri, ediktu bidez, prozesu horretan 2019-09-19an emandako epaia jakinaraztea. Epaiaren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta, bertan, osorik aztertu ahal izango du.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean bertan adierazten den eran.
Aipatutako pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Getxo (Bizkaia), 2019ko irailaren 19a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.